II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B E R R I O Z A R
Kiroldegiaren eta igerileku estaliaren proiektua prestatzeko kontratuaren adjudikazioa
Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen 94.2 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Berriozarko Udalak, 1998ko otsailaren 10ean eginiko osoko bilkuran, erabaki zuela kiroldegia eta igerileku estalia eraikitzeko proiektua prestatzeko lehiaketa Javier Chocarro Iriarte jaunari adjudikatzea, Udalbatzarentzat proposamen onena egin duena baita, hamaika milioi zortziehun eta laurogeita hamar mila (11.890.000) pezetako zenbatekoarekin, BEZa barne, haren eskaintzarekin bat eta baldintzen pleguari lotuz.
Berriozarren, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko otsailaren hamahiruan. Alkatea, José Luis Campo Valle.
Iragarkiaren kodea: A9801415