27. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Udal hilerriko hilobien kontzesio administratiboa

Aditzera ematen da Iruñeko Udalean sarrera izan duela Udal Hilerriko hilobien administrazio kontzesioen eskualdaketa eskatzen duen idazkiak, ondoko datuen ariora:

Sarrera data: 1997ko urriaren 28a.

Eskatzailea: Ramón Zulaica Sigüenza jauna.

Izapiderako udal bulegoa: Ondare departamentua. Herriko Etxea, lehen oina.

Panteoia: San Rafael, 45.

Gaur egungo titularra: Ballarin senideak.

Titularra izan nahi duena: Ramón Zulaica Sigüenza.

Aurkeztu diren agiriak: agiri pribatuak.

Eskabidearen xedea: titulartasuna aldatzea.

Prozeduraren azterketa eta alegazio epea: espedientea Ondare departamentuaren bulegoetan egonen da ikusgai, eta, beraz, hura aztertu nahi duten pertsona fisiko eta juridikoek hilabeteko epea dute iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bai horretarako baita alegazioak aurkeztu edo beren ustez espedientera ekarri edo bere hartan kontutan hartu behar diren agiriak edo bertzelako jakingarriak ekartzeko, Iruñeko Udalaren erregistro orokorrera bidaliz. Helbidea: Herriko Etxea, beheitia.

Aditzera ematen da orok jakin eta bete dezan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren seian. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.

Iragarkiaren kodea: A9801223