27. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

San Jorgeko B.B.P.B.ko "A" unitatearen birzatiketa akta aldatzea Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren bederatzian, ondoko ebazpena eman zuen:

"Ikusirik, San Jorgeko B.B.P.B.ko "A" unitatearen birzatiketa akta aldatzeko agiria, Hirigintzako Udal Gerentziako zerbitzu teknikoek prestatua, ebatzi dut:

1. San Jorgeko B.B.P.B.ko "A" unitateko birzatiketaren akta aldatzea, eta halako moldez non hitzez hitz idatzita dagoen bezala geldituko den (behin betiko onespena osoko bilkurak eman zion 1994ko urriaren 14an), beti ere espedientearen eraskinean agertzen diren zuzenketekin, behar bezala eginbidetuak baitaude, horiek ere onesten direlarik.

2. Espedientea jendaurreara ateratzea hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

Hori guztia argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko egungo Legearen 59.4 eta 59.5 a) artikuluetan (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplika daitekeen gainerako legerian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan egon daitezkeen beste interesatu ezezagunentzat eta legez jakinarazten saiatu arren, honen berri izatea ezinezkoa izan dutenentzat.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hamarrean. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.

Iragarkiaren kodea: A9801222