II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
O T E I T Z A
Behin betiko onespena hirilurraren balorazio ponentziari
Udalbatzak, 1997ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hirilurraren balorazio ponentzia. Ondotik, jendaurrean hamabost eguneko epean egon zen eta haren aurka inolako erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu ez zenez, behin betikoz onetsi zuten Nafarroako Gobernuko ordezkariek, 1997ko abenduaren 30ean, ponentzia horretarako bildutako batzorde mistoan eraturik.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta bere ondorioak izan ditzan.
Oteitzan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urtarrilaren hogeita hamarrean. Alkatea, María Jesús Ochoa Contín.
Iragarkiaren kodea: A9801221