27. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U Ñ U E L

1998ko ordainarazpenak, zergapekoak nahiz zergaz kanpokoak, eta zerga-tasak

Buñuelgo Udalak, 1997ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen, 1998ko ordainarazpenak, zergapekoak nahiz zergaz kanpokoak, eta zerga-tasak onestekoa:

A) Zergaz kanpoko baliabideak:

1.-Ondasun berekietatiko dirusarrerak eta herrilurretakoak:

Montecillo 1.a, Temblar 1.a, Carracortes eta Torrana eta gainerako dermioak: 7.258 pezeta erreguko.

Montecillo 2.a eta Temblar 2.a: 6.096 pezeta erreguko.

Gainerako dermioak eta zainzurikoa: 5.807 pezeta erreguko.

Famili baratzeak: 4.355 pezeta erreguko.

2.-Prezio publikoak:

-Bandoak: 300 pezeta.

-Fotokopiak: 20 pezeta bakoitzeko, eta irabazi asmorik gabeko elkarteentzat, 10 pezeta.

Udalaren lokalak erabiltzea: Kultur Etxea: 8.500 pezeta eguneko; ikasgelak: 2.500 pezeta hilabeteko.

Kanpo gelditzen dira irabazi asmorik gabeko elkarteak, beti ere beren helburuetarako erabiltzen badituzte.

Udal baskula

.200 pezeta, 3.000 k. bitarte.

.25 pezeta, hortik gora 1.000 kilo bakoitzeko.

Iberdrola, Telefónica eta Enagas-en probetxamenduak: herrian duten fakturazioaren % 1,5.

-Terrazak: 1.400 pezeta, mahai bakoitzeko eta urteko.

-Hilerria

.Nitxoetan: 50.000 pezeta, nitxo bakoitzeko.

.Lurrean: 50.000 pezeta, metro karratu bakoitzeko.

-Igerilekuak:

Abonuak:

.2 eta 6 urte bitartekoak: 1.430 pezeta.

.7 eta 14 urte bitartekoak: 3.300 pezeta.

.14 urtetik gorakoak: 4.900 pezeta.

Familiak:

.4 abonu: % 10 merkeago.

.Hortik gora, bakoitzeko: % 5 merkeago.

Sarrerak:

.2 eta 6 urte bitartekoak: 150 pezeta.

.7 eta 14 urte bitartekoak: 250 pezeta.

.14 urtetik gorakoak: 375 pezeta.

-Pabiloia, pilotalekua eta pistak:

Abonuak:

.Urtekoa: 14 urte bitartekoak: 5.000 pezeta urtean.

.14 urtetik gorakoak: 8.000 pezeta urtean.

.Hiruhilekoa: 14 urte bitartekoak: 1.875 pezeta.

.14 urtetik gorakoak: 3.000 pezeta.

.Familiak: 2 kidetakoak: % 10 merkeago

3 kidetakoak: % 20 merkeago; 4koak edo gehiagokoak: % 30 merkeago.

Sarrerak

Pilotalekua eta pistak:

.Ordubete, argirik gabe: 400 pezeta, orduko eta pertsona bakoitzeko.

.Ordubete, argiarekin: 600 pezeta, orduko eta pertsona bakoitzeko.

Kiroldegiko sarrerak:

.Tenisa eta taldekako ez diren jokuak: 750 pezeta, orduko eta pertsona bakoitzeko, gehienez ere 2.000 pezeta, argiarekin eta 1.500 pezeta, argirik gabe.

-Merkatu txikiak:

.Modulu finkoak, 2 metrokoak: 20.440 pezeta urtean. Eskaera seihilekorako bada, 11.242 pezeta seihilean.

Hutsak: gutxienez ere, 2.045 pezeta eguneko; 6 metrotik gora, gehigarria kobratuko da, hain zuzen ere 322 pezetakoa metro bakoitzeko.

-Feriak:

.Saltoki txikiak: 1.250 pezeta eguneko.

Saltokiak, 11 metro karratu bitartekoak: 1.900 pezeta eguneko.

Saltokiak, 12 metro karratutik gorakoak: gehigarria kobratuko da, hain zuzen ere, 875 pezetakoa eguneko.

-Ibilgailuen pasabideak: 6.500 pezeta urtean.

-Eremu publikoa obrengatik okupatzea:

-Espaloia okupatzea: lehenbiziko hiru egunetan ordaindu gabe, eta hortik aitzina 590 egun bakoitzeko.

-Kalea okupatzea:

.Kale erdia: lehenbiziko 15 egunetan: 590 pezeta eguneko.

.Hurrengo 2 hilabeteetan: 1.185 pezeta eguneko.

.Gainerako egunetan: 2.370 pezeta eguneko.

.Kale osoa: lehenbiziko 7 egunetan: 1.185 pezeta eguneko.

.Hurrengo hilabetean: 2.370 pezeta eguneko.

.Hurrengo 2 hilabeteetan: 5.925 pezeta eguneko.

.Gainerako egunetan: 11.850 pezeta eguneko.

Kasu berezietan eta bi hilabeteko epea iragan ez bada ere, Udaleko teknikariaren txostena egin ondotik, 5.925 pezeta kobratuko da eguneko eta ez 11.850 pezeta.

B) Zerga baliabideak:

1.-Tasak:

-Agiriak luzatu eta tramitatzea

.Konpultsak: 150 pezeta.

Ziurtagiriak: 250 pezeta.

Irekitzeko lizentziak: 5.300 pezeta.

Zaborrak biltzea:

.Etxebizitzak: 9.910 pezeta.

.Etxebizitzak, dendarekin: 15.245 pezeta.

.Dendak: 11.911 pezeta.

2.-Tributuak:

-Hirilurren gaineko kontribuzioa: karga-tasa, % 0,38.

-Hirilurren gaineko kontribuzioa: karga-tasa, % 0,63.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: indizea, 1,4.

-Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: karga-tasa, % 2,6.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko Foru Legeak gutxienez ezarritako portzentaiak, nola zerga oinarria hala kuota zehazteko.

-Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifak.

1998. urterako ordenantza fiskalak aldatu direla ulertuko da, tarifa aldatuei dagokienez, eta agindu egiten da erabaki hau jendaurrean egon dadin Udalaren iragarki oholean, hogeita hamar eguneko epean egon ere, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, aipatu epean interesatuek bidezko juzkatzen dituzten erreklamazio, enura eta ohartarazpenak egin ditzaten. Erreklamaziorik egiten ez bada onetsitzat hartuko dira.

Erabaki honen aurkako inpugnazioa egin daiteke:

1. Administrazioarekiko errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko dagokion Sailean, bi hilabeteko epean paratu ere, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita.

2. Edo, aldez aurretik eta nahi bada, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian. Errekurtsoa hau, aukerakoa eta doakoa dena, hilabeteko epean paratu behar da ebazpen honen jakinarazpena jasotzen denetik. Errekurtso honen ezespenaren aurka administrazioarekiko errekurtsoa paratu daiteke.

Buñuelen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urtarrilaren hogeian. Alkatea, Gonzalo Martínez Mayayo.

Iragarkiaren kodea: A9801218