27. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Orubea emateko errekerimendua Intxostian

Udalak honako erabaki hau hartu zuen 1998ko otsailaren 2an egindako osoko bilkuran:

2.-Cooperativa de Viviendas Santo Cristo de Otadiaren aurka demanda jartzea, Intxostiako orube bat lagatzeko eskatuz.

1967ko urtarrilaren 12an Hogeiko Batzarreak harturiko erabakiari jarraikiz, Altsasuko Udalak berea duen ondoko finka hau Cooperativa de Viviendas Santo Cristo de Otadiari eskualdatzea erabaki zuen:

Orubea: katastro zaharreko 1. poligonoko 207. lurzatia, Intxostia alderdian. Azalera, tituluaren arabera, laurehun eta laurogei metro karratukoa da. Mugak: Iparraldean, Faustino Arregui; Hegoaldean, Teodora Iriarte; Ekialdean, Ignacio Percaz eta Mendebaldean, berriz, Miguel San Román.

Eskualdaketa hori (86.400 pezeta) gorabehera, lagapen erabakia baldintza batekin hartu zen, hau da: urtebeteko epearen barnean, lagapenaren eskritura sinatzen zenetik hasita, Kooperatiba horrek azalera bereko beste orube bat, alderdi berean, emanen ziola Udalari.

Erabaki horren bidez egindako lagapenaren eskritura 1967ko uztailaren 6an sinatu zen Altsasun bizi den Iruñeko José Javier Nagore Yárnoz jaun notarioaren aurrean, protolokoko 417 zenbakiarekin, lagapen egileak une horretan ordaindu zuelarik itundutako prezioa.

Eskritura horren II. azalpen zatian ere jaso zen aipatu baldintza:

Ikusirik erosleak ez duela baldintza hori bete, 1997ko otsailaren 28ko osoko bilkuran errekerimendua egitea erabaki zen, erabakia jakinarazi eta hamabost eguneko epean notarioaren aurrean ager zedin, Altsasuko Udalaren alde 480 metro karratuko orube bat, Intxostian kokatua, lagatzeko eskritura publikoa sinatzearren, katastro zaharreko 1. poligonoko 207. lurzatia bere alde eskualdatzeko 1967ko uztailaren 6an egin zen eskritura publikoan harturiko obligazioa betez.

Ikusirik erabaki hori ezin izan zela Kooperatibaren azken helbide ezagunean jakinarazi (Altsasuko Etxe Sindikal zaharra) eta 1997ko martxoaren 29an jakinarazi zela Ismael Guzmán Saenz jaunaren etxe partikularrean (Udalean dauden agirien arabera hura baitzen Kooperatibako burua 1984an).

Ikusirik Cooperativa de Viviendas Santo Cristo de Otadia ez dela agertu aipatu lagapen eskritura borondatez sinatzera.

Ikusirik letratuaren txostena, espedientean jasoa, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 105 eta 110.1 artikuluetan, Nafarroako Toki Entitateen Ogasunen Erregelamenduaren 25.1ean, Kode Zibilaren 1091, 1114. eta hurrengo artikuluetan eta 1124. eta 1504.ean eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenetan xedatutakoa.

Erabaki da:

Lehenengoa.-Cooperativa de Viviendas Santo Cristo de Otadiari errekerimendua egitea, honako hau argitaratu eta hamabost eguneko epearen barnean notarioaren aurrean ager dadin Altsasuko Udalaren alde 480 metro karratuko orube bat, Intxostian kokatua, lagatzeko eskritura publikoa sinatzearren, katastro zaharreko 1. poligonoko 207. lurzatia berari eskualdatzeko 1967ko uztailaren 6an egin zen eskritura publikoan, Altsasun bizi den Iruñeko José Javier Nagore Yárnoz jaun notarioaren aurrean egindako hartan, harturiko obligazioa betez.

Bigarrena.-Kooperatiba horri ohartaraztea ezen, aipatu epean eskritura publiko hori egin ezean, epaitegi eta auzitegi eskudunak premiatuko direla Altsasuko katastro zaharreko 1. poligonoko 207. lurzatiaren lagapen kontratua desegiteko eta Cooperativa de Viviendas Santo Cristo de Otadiari honako zigorra ezartzeko: aipatu lurra Udalaren esku utzi, behar den eskritura publikoa egin eta Udalari ekarritako kalteak ordaintzea.

Hirugarrena.-Prozedura judizial horretan Angel Echauri Ozcoidi jaun prokuradorearen esku uztea Udalaren ordezkaritza, eta Blas Ignacio Otazu Amatriain jauna izendatzea jarduketen letratu zuzendaria.

Laugarrena.-Jarduketa horiek sortzen dituzten gastuak Udal honen aurrekontu arruntaren 432-22603 sailaren kargura ordainduko dira.

Bosgarrena.-Alkate udalburuari ahalmena ematea erabaki hau betearazteko beharrezkoak diren agiri edo eskritura publiko guztiak sinatu eta jarduera guztiak egin ditzan.

Seigarrena.-Erabaki hau Udalaren ediktu oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Erabakia aho batez hartu da".

Altsasun, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortizko otsailaren bederatzian.

Iragarkiaren kodea: A9801208