II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A L T S A S U
Behin betiko onespena, arau subsidiarioetako aldaketari
Udalak, 1998ko otsailaren 2an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
"Bengoechea Díaz senideek arau subsidiarioetan sustaturiko aldaketa, I-A unitateko 2.3 unitateei (Altzania, San Juan eta Kaletxiki) dagokiena, hasiera batez onetsi ondoren, jendaurreko epearen barnean inolako alegazioren berri izan ez denez, behin betiko onetsi da aipatu arauetako aldaketa.
Erabakia aho batez hartu da".
Altsasun, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren bederatzian. Alkatea, José A. Aguirrebengoa.
Iragarkiaren kodea: A9801207