I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
172/998 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Teresa Aldaya Díaz andrea, Oinarrizko Osasun Laguntza eta Adimen Osasuneko Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako Zerbitzuko Biltegi Unitateko buru izendatzen duena, bitarteko gisa.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuen betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idazatiak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak unitate organikoetako buruak, bitarte baterako edo jardunean arituko direnak, izendatzeko ahalmena izanen duela.
Horrenbertzez, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak xedatutakoari jarraikiz.
EBATZI DUT:
1. María Teresa Aldaya Díez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko funtzionarioa, Oinarrizko Osasun Laguntza eta Adimen Osasuneko Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako Zerbitzuko Biltegi Unitateko buru izendatzea, bitarteko gisa.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin xedatzea.
3. Ebazpen hau igortzea interesatuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileri Zuzendaritzara, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzura, eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar bezalako ondorioak sor ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko otsailaren hamaikan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: A9801508