27. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U A

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Udalak, 1998ko otsailaren 2an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

"Xehetasun azterlanaren hasierako onespena. Hasiera batez onetsi da Geltokiko auzoan dagoen U-7ko 510A lurzatiaren xehetasun azterlana, Antonio Lecea jaunak sustatua.

Jendaurrean jarriko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean zabalkunde gehien duten egunkarietariko batean, hamabost eguneko epean aztertu eta bidezko alegazioak egin daitezen".

Altsasun, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren bederatzian. Alkatea, José A. Aguirrebengoa.

Iragarkiaren kodea: A9801206