27. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

U-4 sektoreko zatiketaren behin betiko onespena Azkoiengo arau subsidiarioetan

Azkoiengo Udalak, 1997ko ekainaren 25eko osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen planeamenduaren arau subsidiarioetako U-4 sektorea bi exekuzio unitatetan, U-41 eta U-42, zatitzeko espedientea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 146 eta 119.4 artikuluei jarraituz, eta ohartarazten da erabaki horren aurka administrazioarekiko errekurtsoa jarri ahalko dela zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusian, arlo bereko Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik aitzina edo, aldez aurretik eta nahi bada, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, jakinarazpen honetatik hilabeteko epean.

Azkoienen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren bostean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9801038