27. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MURILLO EL CUENDEKO BARRUTIA

1998ko karga-tasak

Udalak, 1997ko abenduaren 22an egindako osoko bilkuran, zerga-tasa hauek onetsi ziren 1998rako:

Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,306.

Landalurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,408.

J.E.Z., jarduera ekonomikoen gaineko zerga (lizentzia fiskala): 1,20 indizea.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIO): ehuneko 2 exekuzio materialaren gainean.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

Portzentaiak urte tarteka: 0-5 urte, 3,3ko portzentaia. 5-10 urte, 3,2ko portzentaia. 10-15 urte, 3,1eko portzentaia. 15-20 urte, 3,1eko portzentaia.

Karga-tasa tarte guztietarako: ehuneko 20.

Erabaki honek 1998ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta, bere kontra, errekurtso hauetako bat jarri ahalko da:

Administrazioarekiko errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailean, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, argitalpen honen ondoko hilabetean.

Murillo el Cuenden, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko abenduaren hogeita hamaikan. Udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9801037