II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T U T E R A
Behin betikoz onestea kreditu bereziak eta kreditu osagarriak 1997ko udal aurrekontu arruntean
Tuterako Udalak, 1997ko azaroaren 28an eginiko osoko bilkuran, kreditu bereziak eta kreditu osagarriak onetsi zituen 1997ko udal aurrekontu arruntean, guztira 85.532.861 pezetako zenbatekoarekin.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, espediente hori tramitatu eta onesteko aurrekontuek informazio, erreklamazio eta publizitateari buruz dituzten tramite eta baldintza berdinak bete beharko dira. Aipatu lege testuaren 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 1998ko urtarrilaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu zen Udalaren osoko bilkurak 1997ko azaroaren 28an onetsi zuen espedientearen hasierako onespenari buruzko iragarkia.
Jendaurreko epean alegaziorik ez denez aurkeztu, 1997ko udal aurrekontu arruntean 85.532.861 pezetako zenbatekoa duten kreditu bereziak eta kreditu osagarriak egiteari buruzko espedientea behin betikoz onetsirik gelditu da eta 202.3 artikuluarekin bat, iragarri egiten da, aipatu osagarrien kapituluz kapitulu laburtua:
Gastuetako bajak:
1. kapitulua.-Langileen gastuak: pezetak 29.900.000.
2. kapitulua.-Ondasun eta zerbitzu arruntetako gastuak: 7.000.000 pezeta.
3. kapitulua.-Finantza gastuak: 35.507.861 pezeta.
6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 9.000.000 pezeta.
Guztira: 81.407.861 pezeta.
Gastuetako altak:
1. kapitulua.-Langileen gastuak: pezetak 25.045.000.
2. kapitulua.-Ondasun eta zerbitzu arruntetako gastuak: 3.765.936 pezeta.
6. kapitulua.-Inbertsio errealak: pezetak 13.125.000.
9. kapitulua.-Finantza pasiboen aldaketa: 43.596.925 pezeta.
guztira: 85.532.861 pezeta
Dirusarreretako altak:
7. kapitulua.-Kapital transferentziak: pezetak 4.125.000.
Guztira: 4.125.000 pezeta.
Laburpena:
Gastuetako bajak: 81.407.861 pezeta.
Gastuetako altak: 85.532.861 pezeta.
Aldea: 4.125.000 pezeta.
Dirusarreretako altak: 4.125.000 pezeta.
Aldea: 0 pezeta.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazi 1997ko udal aurrekontuko kreditu bereziei eta kreditu osagarriei buruzko espedientearen behin betiko onespenaren kontra bide hauetako batetik jo ahal dela:
a) Zuzenean administrazioarekiko errekurtsoa aurkeztuz Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Sailean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
b) Nafarroako Administrazio Auzitegian gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz iragarki hau argitaratu eta hurrengo hilabeteko epean.
Tuteran, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko otsailaren bian. Jarduera ekonomikoen zinegotzi eskuordea, César Ignacio Pérez Garde.
Iragarkiaren kodea: A9801177