27. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Aizpurgi (Nabaskoze) aldeko lurzati berrantolamenduaren ordezko lursailen jabetza hartzea aditzera ematen duena.

1998ko otsailaren 9ko Ebazpenaren bidez, Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak xedatu du Aizpurgi (Nabaskoze) aldeko lurzati berrantolamenduaren Akordioan adjudikatutako ordezko lursailen jabetza ematea interesatuei, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunetik aitzina.

Aizpurgiko Kontzejuan interesatuen eskura daude ikusgai alde horretako planoak eta jabe bakoitzari egokitutako sorten zerrenda.

1994ko abenduaren 9ko Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko Foru Legearen 60. artikuluak adierazten duenari jarraikiz, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesatuek erreklamazioak egin ahalko dituzte, lursail berrien benetako edukieraren eta berrantolamendu espedientean agertutakoaren arteko aldea % 3 baino handiagoa baldin bada. Erreklamazio horiek perituaren irizpena beharko dute eta Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendariari igorriko dira.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko otsailaren hamabian.-Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendaria, José Oroz Uriz.

Iragarkiaren kodea: A9801512