27. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Arguedasko Ureztatzaileen Elkartearen ureztatze lurretako Lurzati Berrantolamenduaren behin betiko oinarrien onespena aditzera ematen duena.

Aditzera ematen zaie Arguedasko Ureztatzaileen Elkartearen ureztatze lurretako Lurzati Berrantolamenduan interesaturik dauden guztiei, haren onura publikoa abenduaren 11ko 588/1995 Foru Dekretuaren bidez deklaratu baitzen, Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak 1998ko otsailaren 9an eman Ebazpenaren bitartez aipatu Lurzati Berrantolamenduaren behin betiko oinarriak onetsi direla, Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko 18/1994 Foru Legeak bere 29. artikuluan eta ondokoetan xedatutakoari jarraikiz.

Behin betiko oinarri horiek jendaurrean paratuko dira Arguedasko Udalaren lokalean ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hilabeteko epean.

Behin betiko oinarri horiek osatzen dituzten agiriak, interesatuek aztertu ahal izanen dituztenak, hauexek dira: jabeen zerrenda, laborarien zerrenda, karga eta bertze zerga juridikoen zerrenda, lurren sailkapena eta konpentsazio koefizienteak, ereduko lurzatien zerrenda, lurzati periferikoak, lurzati baztertuak, herrilurren mugaketaren akta, alde hau osatzen duten sei poligonoen planoa, eta gainera eraskin bat, behin-behineko oinarrien kontra aurkeztutako alegazioei buruzko ebazpenak biltzen dituena.

Behin betiko oinarrien kontra, berrantolamenduan interesatuak daudenek, helegite arrunta paratzen ahalko dute Nafarroako Gobernuan, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Helegiteak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Karlos III.a etorbidea, 1) eta helbide bat aipatu beharko da izaten ahal diren jakinarazpenen ondorioetarako.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko otsailaren hamabian.-Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, José Oroz Uriz.

Iragarkiaren kodea: A9801509