27. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

DERRIGORREZKO DIRUBILKETA. Ondasun higiezinen gaineko bahitura eginbidearen jakinarazpena.

Frogagirian aipatzen diren arrazoiengatik ondasun higiezin hauek bahitzeko eginbidea jakinarazterik izan ez denez (1997ko azaroaren 18koa), ediktu honen bidez aditzera ematen da 016003772 zenbakiko I.F.Z./N.A.N. duen Fernando Sanz Galo jaunaren kontra 11.653 zenbakiko premiamendu espedienteari ekin zaiola. Horretan agertzen den diru kopurua 143.103 pezetakoa da, gehi korrituetarako behin-behinekoz kalkulatzen diren 45.000 eta prozeduraren gastuetarako 100.000 pezeta. Hori dena kontzeptu honengatik: 1993ko Errenta-PFEZ (3497716-3 zenbakiko erreferentzia), eta bere garaian modu frogagarrian jakinarazitako 1995eko maiatzaren 17ko premiamendu probidentziaren bidez.

Aipaturiko bahitura eginbidea eman da Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 124. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, bukaeran zehazten den finkaren gainean. Ohartarazten da, legezko tramiteak betetzen direnean, Erregelamendu horren 125. artikuluarekin bat, behar den agindua emanen dela dagokion Jabetza Erregistroan Nafarroako Foru Komunitatearen izenean paratu dadin eta, ondoren, bahitutako ondasunak enkante publikoan besterendu daitezen.

Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 124.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ondasun higiezinen bahitura hau jakinarazten zaie zordunari, hirugarren edukitzaileei eta hartzekodun hipotekarioei, horrelakorik balitz.

Helegiteak: dirubilketarako kudeaketaren egintzen kontra helegite hauek paratzen ahal dira: berraztertzekoa, 15 eguneko epearen barrenean, Derrigorrezko Dirubilketaren atalburuaren aurrean, edo gora jotzeko helegitea, epe berean, Nafarroako Gobernuan (Tributu arloko Txosten eta Ebazpen Organoan).

BAHITZEN DEN FINKA

Katastroa: etxebizitza eta nekazaritzako biltegia, "GP Constitución", 2 zenbakia, Arguedasen. 111. lurzatia, 2. poligonoa, 19 eta 10. hiri unitateak; batek 75 metro karratu eta 23 besteak.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren bian.-Derrigorrezko Dirubilketaren atalburua, José Luis Remón Corrales.

Iragarkiaren kodea: A9801230