I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
OSASUN DEPARTAMENTUA. Ediktua.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zaindari izateko 26 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urtarrilaren 23ko 58/1997 Ebazpenaren bidez deialdia onetsi zuen (1997ko otsailaren 10eko 18. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Iragarkia.
José Ramón Irure Gorraiz jaunak errekurtso arrunta jarri du 1988ko urtarrilaren 13an iragarki oholean paratutako Epaimahaiaren egintzaren aurka. Egintza horretan Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zaindari izateko 26 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, urtarrilaren 23an Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak eman 58/1997 Ebazpenaren bidez onetsi zen hartan, izangaiek aurkeztu merezimenduak behin betikoz baloratu dira, hortaz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, interesatu guztiei jakinarazten zaie iragarki hau argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.
Helegitearen kopia interesatuen eskura egonen da Osasun Departamentuan, Iruñeko Amaia kalean, 2A, bigarren solairuan. Hantxe aurkeztu ahalko dira alegazioak.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren bederatzian.-Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, Juan José Arístegui Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: A9801393