I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
INGURUGIRO, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.
Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 135. artikuluan aurreikusiriko jakinarazpena, Luis A. Arrastia Martínez jaunari ingurugiro arloan indarra duen arauteria hausteagatik irekiriko 207/97 zehapen espedientearen Ebazpenari buruzkoa, ezinezkoa izan denez, honen bidez Lege horretako 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeari ekin zaio.
1321/1997 FORU AGINDUA, azaroaren 7koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Luis Angel Arrastia Martínez jaunari zehapen espedientea irekitzen diona.
Ikusirik, Basa Fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea ustez hausteagatik, ingurugiro zaindariak 1997ko maiatzaren 16an egindako salaketa.
Basa Fauna babestu eta kudeatzeari buruzko Foru Legeko 98. artikuluaren arabera,
AGINDU DUT:
1. Luis Angel Arrastia Martínez jaunari zehapen espedientea irekitzea, Basa Fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea ustez hausteagatik.
2. Cristina Abaurrea Arizmendi andrea, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko legelaria, espedienteko instruktore izendatzea.
3. Foru Agindu hau salatuari, salatzaileari eta Natura Zaintzeko Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko azaroaren zazpian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.
KARGUEN PLEGUA
207/97 espedientea
1.-Salatua: Luis Angel Arrastia Martínez.
Helbidea: El Prado kalea, Arellano (Nafarroa).
2.-Arau-haustearen eguna eta tokia: arau-haustea 1997ko maiatzaren 16an egiaztatu zen Arellanon.
3.-Salaturiko egintza(k): Ingurugiro zuzendari nagusiak emandako 150/1995 Ebazpena, lurzati berrantolamenduaren ondorioz finken hobekuntzarako baimena ematen zuena, ez betetzea, haritzak kendu baitziren eta harriak lurperatu gabe utzi.
4.-Hautsiriko agindua(k): Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak ezarritako baldintzak ez betetzea Lege honetan aurreikusitako baimenetan, espeziendako arrisku edo kalterik ez dagoenean, Basa Fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 111.1 artikuluan arintzat jotzen den arau-haustea da.
5.-Proposaturiko zehapena: aipatu Foru Legearen 114. artikuluari jarraikiz, 50.000 pezetako isuna, eta ingurua kaltea egin aurretik zegoen bezala utzi beharra, Lege bereko 107. artikuluari jarraikiz. Kendu egin beharko dira harriak eta legezko zabortegietara eraman edo lurperatu, bete ez den Ebazpenak ezartzen zuen bezala.
6.-Kalteordainak: Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 107. artikuluari jarraikiz, bidezkoa da 80.000 pezeta eskatzea egindako kalteengatik.
Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legeko 98. artikuluan xedaturikoarekin bat, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko azaroaren zazpian.-Instruktorea, Cristina Abaurrea Arizmendi.
Iragarkiaren kodea: A9801434