I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
112/1998 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, 1998ko udan Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuarekin elkarlanean toki entitateek antolatu nahi dituzten gazteentzako lan esparruak onesten dituena.
Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 20an emandako 112/1998 Ebazpen honen bidez onetsi dira 1998ko udan Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuarekin elkarlanean toki entitateek antolatu nahi dituzten gazteentzako lan esparruak.
Gazteriaren Zuzendariordetzak txosten bat aurkeztu du, zeinetan proposatzen baitu 1998ko udan Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuarekin elkarlanean toki entitateek antolatu nahi dituzten gazteentzako lan esparruak onets daitezela.
Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua Erakunde Autonomoaren Estatutuak onetsi zituen uztailaren 28ko 204/1997 Foru Dekretuaren 14. artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Gazteentzako lan esparruak Nafarroako toki entitate hauetarako onestea:
-Urantziako Udala: lan esparruen bi txanda, 15 egunekoak, uztailaren 1etik 31ra burutuko direnak.
-Elgorriagako Udala: lan esparruen bi txanda, 15 egunekoak, uztailaren 1etik 31ra burutuko direnak.
-Lizarrako Udala: lan esparruen bi txanda, 15 egunekoak, uztailaren 17tik 31ra eta abuztuaren 10etik 24ra burutuko direnak.
-Eulateko Udala: lan esparruen bi txanda, 15 egunekoak, uztailaren 1etik 31ra burutuko direnak.
-Lekunberriko Udala: lan esparruen bi txanda, 15 egunekoak, uztailaren 1etik 31ra burutuko direnak.
-Zaraitzuko Udala: lan esparruen bi txanda, 15 egunekoak, uztailaren 1etik 31ra burutuko direnak.
2. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak ordainduko ditu jarduerek eta zuzendaritza taldeek, lehiaketa publikoaren bidez hautatuko baitira, sortzen dituzten gastuak. Txanda bakoitzerako 750.000 (zazpiehun eta berrogeita hamar mila) pezetako gastua izanen da, gehienez ere.
3. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren eta entitate lokalen artean egiten diren akordioak onestea.
4. Ebazpen hau igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuko kontuhartzaile delegatuari, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutura, horren Zerbitzu Orokorren eta Azpiegituren Atalera, Gazteriaren Zuzendariordetzara eta Udal bakoitzera, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hogeian.-Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Javier Trigo Oubiña.
Iragarkiaren kodea: A9801663