I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
419/1998 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko "Eraikin eta lokalen garbiketa" sektorearen lan itun kolektiboaren 1997ko lansarien berrikuspena (2/98 espediente zenbakia) erregistratu, gordailatu eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena.
Ikusiz: Nafarroako Foru Komunitateko "Eraikin eta lokalen garbiketa" sektorearen lan itun kolektiboaren 1997ko lansarien berrikuspenaren testua (3104605 kodea), 1997ko abuztuaren 18ko 99. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko itunean itundutakoari jarraikiz, Batzorde negoziatzaileak izenpetu eta onetsia, 1998ko otsailaren 10ean Departamentu honetan sartu dela.
Kontuan hartuz: apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuan, Langileen Estatutuaren 90. artikuluan adierazten denari buruz irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuan eta Lan Hitzarmenen erregistro eta gordailuei buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan ezarritakoa.
Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak 1996ko abenduaren 2ko Foru Aginduaren bidez delegaturiko ahalmenak erabiliz, Lan zuzendari nagusiak,
EBATZI DU:
Lehendabizi.-hitzarmen hori Departamentu honetako erregistro liburuan inskriba dezaten agintzea, bertan testua eta dokumentazioa gordailatuta gelditzen direlarik, eta hori guztia batzorde negoziatzaileari jakinaraztea.
Bigarren.-Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin xedatzea.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hamaseian.-Lan zuzendari nagusia, Angel Luis Rodríguez San Vicente.
Iragarkiaren kodea: A9801561