27. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

172/1998 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako Ikasleen Gurasoen Elkarte eta Federazioen aldeko laguntzetarako deialdia onesten duena.

Ikasketak Antolatu eta Hezkuntza Berriztatzeko Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta, orobat, aditzera eman Nafarroako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako Ikasleen Gurasoen Elkarte eta Federazioen aldeko laguntzetarako 1998ko deialdia argitaratzea komenigarria dela.

Ikasleen Gurasoen Elkarte eta Federazioek ikastetxeetako hezkuntza lanetan parte hartzea sustatzeko xedearekin eta aipatu Elkarte eta Federazioak jarduerak egitera bultzatzeko beharraz jabeturik,

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean eman zuen 398/1996 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako Ikasleen Gurasoen Elkarte eta Federazioen aldeko laguntzetarako 1998ko deialdia onestea.

2. Gehienez ere 27.000.000 pezetako gasturako baimena ematea, 1998ko Gastuen Aurrekontuko "Ikasleen gurasoen elkarte eta federazioetarako dirulaguntzak eta eskola kontseiluetan parte hartzea sustatzea" izeneko 41230-4810-3213 kontusailaren 13100-9 lerroaren kargura. Aurreikusi gabeko beharretarako gerakin bat gordeko da.

3. Deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Foru Agindu hau igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan duen kontuhartzaile delegatuari, Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzura, Ikastetxe Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, Eskolaz Kanpoko Jardueren Bulegora, eta Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hemezortzian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A9801539