27. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

170/1998 EBAZPENA, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Iruñeko "Escuelas Salesianas" ikastetxe pribatuari 1998. urteari dagokion berariazko dirulaguntza ordaintzeko baimena ematen duena.

Departamentu honetako Inbertsio Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu aipatu ikastetxeari 1998ko ekitaldi ekonomikorako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 21/1997 Foru Legean aurreikusitako berariazko dirulaguntza ordaintzea.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emaniko 398/1996 Foru Aginduaren bidez delegaturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko "Escuelas Salesianas" ikastetxe pribatuari 1998. urteari dagokion berariazko dirulaguntza ordaintzeko baimena ematea. Dirulaguntza 35.000.000 pezetakoa da eta aurtengo egutegi honen arabera ordaindu beharko da:

Martxoan: 11.666.667 pezeta.

Ekainean: 11.666.667 pezeta.

Urrian: 11.666.667 pezeta.

2. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea ikastetxearen alde behar diren libramenduak luza ditzan, indarra duen gastuen aurrekontuko "Salesianos ikastetxearendako dirulaguntza" izeneko 41110-4811-4227 kontusailaren 12940-6 lerroaren kargura.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea ikastetxe interesatuari, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontuhartzaile delegatuari, Inbertsio Zerbitzuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Itun eta Dirulaguntza Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko otsailaren hamaseian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A9801437