I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
FORU AGINDUA, 1998ko otsailaren 12koa, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Tuterako Udaleko Uren Batzordearen ur horniduraren zerbitzuko tarifak onesten dituena.
Ikusirik, Merkataritza eta Kontsumo Zerbitzuak Tuterako Udaleko Uren Batzordeak ur horniduraren zerbitzuko tarifak aldatzeko egindako eskabidearen inguruan eman duen txostena.
1998ko urtarrilaren 23an egindako bilkuran Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak entzunik, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Defendatzeko uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorraren hogeita bigarren 2.d) artikuluan agindu bezala.
Hori horrela, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak,
XEDATU DU:
1.-Tuterako Udaleko Uren Batzordeari, ur horniduraren zerbitzurako ondoko tarifak onestea, 1998ko urtarrilaren 1etik aitzina:
A) Kuota finkoa: kontagailuaren diametroaren arabera
KONTAGAILUAREN DIAMETROAHiruhileko kuota
(Pezetak)
13 mm-koa 1.507
15 mm-koa 2.004
20 mm-koa 3.210
25 mm-koa 4.822
30 mm-koa 6.751
40 mm-koa 11.589
50 mm-koa 30.140
65 mm-koa 75.350
80 mm-koa 90.420
100 mm-koa 125.578
125 mm-koa 200.928
150 mm-koa 251.172
200 mm-koa 482.240
250 mm-koa 502.328
300 mm-koa 778.622
B) Zigilupeko sute-ahoetarako kuota finkoak: horri dagokion hartunearen edo kontagailuaren kalibrearen arabera. Tarifa, A idazatian adierazitako hartunearen kalibrearen araberako kuoten % 35 izanen da; zenbatekoak, hauexek:
HARTUNEAREN DIAMETROAHiruhileko kuota
(Pezetak)
25 mm-koa 1.688
30 mm-koa 2.363
40 mm-koa 4.056
50 mm-koa 10.549
65 mm-koa 26.373
80 mm-koa 31.647
100 mm-koa 43.952
125 mm-koa 70.325
150 mm-koa 87.910
200 mm-koa 168.784
250 mm-koa 175.815
300 mm-koa 272.518
C) Kuota aldakorra: kontsumitutako m3-aren prezioa.
1. Presio txikiko hornidura.
A-1 Tarifa: etxebizitzetako erabilpena: 57,00 pta.
A-2 Tarifa: industri eta merkataritzako erabilpena; lursail partikularretan, kirol instalazioetan eta igerileku publiko zein pribatuetan ureztatze eta aisian egindako erabilpena; eta obra horniduretako erabilpenak eta beste batzuk: 93,00 pta.
A-3 Tarifa: ur-paldo, kontagailurik gabeko ureztatze eta sute-ahoen bidez hainbestean egindako hornidurak: 93,00 pta.
A-4 Tarifa: ureztatze eta jostetan erabiltzeko finka partikularretan: 93,00 pta.
A-5 Tarifa: etxabe, denda eta beretako bakarrik hartunerik ez duten beste batzuetarako hornidura bereziak: 36,00 pta.
2. Presio handiko hornidura.
Tarifa orokorra: (A-1 Tarifaren % 70): 40,00 pta.
2.-Ateratzen den tributu kuotari legeetan finkatutako zeharkako zergak ezarriko zaizkio, haietan agindutako modu eta baldintzetan.
3.-Foru Agindu honen berri ematea Merkataritza eta Kontsumo Zerbitzuari, Tuterako Udaleko Uren Batzordeari eta Nafarroan kokaturik dauden Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteei, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hamabian.-Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Ramón Bultó Llevat.
Iragarkiaren kodea: A9801382