27. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

38/1998 FORU AGINDUA, otsailaren 16koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Altsasuko "Seminario Sagrado Corazón" Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari emandako baimena aldatzen duena, unitateak gehitu baititu.

Ikusirik Miguel Angel Rueda Ardoiz jaunak, ikastetxeko titularra ordeztuz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lau unitate berri baimentzeko eskatuz, ireki den espedientea,

Uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 19. artikuluan ezarritakoari jarraikiz eta Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzuak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. Altsasuko "Seminario Sagrado Corazón" Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak duen baimena aldatzea. Horren ondorioz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lau unitate berri gehitzeko behin betiko baimena ematen zaio. 1997/98 ikasturte hasieratik goiti izanen ditu ondorioak.

2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagokion etapan, hauxe da osaketa juridikoa: 8 unitate, gehienez ere 240 ikaspostu hartuko dituztenak.

3. Aurreko artikuluan ikaspostuei buruz finkatu den gehieneko kopuruak ez du eragozten irailaren 5eko 153/1994 Foru Dekretuaren 12. eta 13. artikuluetan ezarritakoa.

4. Egun Nafarroako Gobernuak ikastetxeari dirulaguntza ematen dionez, Nafarroako Gobernuaren itun eta dirulaguntzei buruzko legeriak galdatutako baldintzak betetzeak baldintzatuko ditu unitate berriak martxan jartzea eta bertako ikasleei dagozkien dirulaguntzak.

5. Foru Agindu honen kontra interesatuek helegite arrunta paratzen ahalko dute Nafarroako Gobernuan jakinarazi eta hilabeteko epean.

6. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

7. Foru Agindu hau igortzea ikastetxe interesatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzuari, Itun, Dirulaguntza eta Beka Atalera, Ikastetxe Atalari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko otsailaren hamaseian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A9801502