I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
37/1998 FORU AGINDUA, otsailaren 16koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Zangozako "Zangozako Ikastola" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren osaketa juridikoa ezartzen duena.
Ikusirik Pilar Rubio Sánchez andreak, "Zangozako Ikastola" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuko titularra ordeztuz, eskatuta ireki den espedientea,
Uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 19. artikuluan ezarritakoari jarraikiz eta Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzuak proposaturik,
AGINDU DUT:
1. "Zangozako Ikastola" ikastetxe pribatuaren baimena aldatzea. Behin betiko osaketa juridikoa Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta Lehen Hezkuntzan ezartzen zaio, hurrengo puntuan zehaztu bezala.
2. Ikastetxearen datuak, Nafarroako Gobernuaren ikastetxeen erregistroan inskribaturik geldituko direnak, hauexek dira:
Izen orokorra: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen berezia: "Zangozako Ikastola".
Titularra: "Rincón del Carmen" Lan Sozietate Kooperatiboa.
Helbidea: Prolongación Magdalena bidea, z.g.
Herria: Zangoza.
Udalerria: Zangoza.
Osaketa juridikoa: Haur Hezkuntzako bigarren zikloan hiru unitate, gehienez ere 75 ikaspostu hartuko dituztenak.
Lehen Hezkuntzan sei unitate, gehienez ere 150 ikaspostu hartuko dituztenak.
3. Aurreko artikuluan ikaspostuei buruz finkatu den gehieneko kopuruak ez du eragozten ikasle gelako gehieneko kopuruari buruzko irailaren 5eko 153/1994 Foru Dekretuaren 12.2 eta 13. artikuluetan ezarritakoa.
4. Ikastetxeak Departamentu honi baimena eskatu beharko dio Foru Agindu honen 2. artikuluan aipatzen diren erregistroko datuetako bat aldatu nahi badu.
5. Foru Agindu honen kontra interesatuak helegite arrunta paratzen ahalko du Nafarroako Gobernuan jakinarazi eta hilabeteko epean.
6. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.
7. Foru Agindu hau igortzea interesatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzuari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Itun, Dirulaguntza eta Beka Atalera, Ikastetxe Atalari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari, ondoren Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Zentroen Erregistro Berezian izapidatua izan dadin.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko otsailaren hamaseian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.
Iragarkiaren kodea: A9801501