I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
32/1998 FORU AGINDUA, otsailaren 16koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariarena, Altsasuko "Iñigo Aritza" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeari, helbidea aldatu duenez gero, Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloari dagozkion iraskuntzetan jarduteko beste baimen bat ematen diona.
Ikusirik "Iñigo Aritza Ikastola" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxearen titularra ordezkatuz Avelino González Fernández jaunak eskatuta irekitako espedientea, helbidea aldatu dutenez gero, Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloa irakasteko beste baimen bat eman dakien.
Horrenbestez, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 19. artikuluak (abuztuaren 3ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), Nafarroako ikastetxe pribatuei baimena emateko jardunbidea arautzen duenak, ezarritakoaren arabera, eta Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzuaren proposamenari jarraikiz,
AGINDU DUT:
1. Altsasuko "Iñigo Aritza Ikastola" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeari, helbidea aldatu duenez gero, Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloari dagozkion iraskuntzetan jarduteko beste baimen bat ematen zaio.
2. Ikastetxearen helbidea ondokoa izango da aurrerantzean:
-Altzania kalea, 25. zenbakia, Haur Hezkuntzako Bigarren Ziklorako.
-Basomutur kalea, z.g., Lehen Hezkuntzarako.
3. Helbidea aldatzeak ez dakar Haur Hezkuntzako bigarren zikloaren osaketa juridikoaren aldaketarik. Beraz, uztailaren 3ko 420/1995 Foru Aginduak ezarritako osaketak bere hartan dirau: 3 unitate eta 75 ikaspostu.
4. Eraikuntzak suteetatik babesteari buruzko NBE CPI/1991 eraikuntzako oinarrizko araua, martxoaren 1eko 279/1991 Errege Dekretuaren bidez onetsia, bete beharko du ikastetxeak, bereziki D eranskina, irakaskuntzarako erabileraren baldintza partikularrak ezartzen dituena.
5. Ezbapen honen aurka interesatuak helegite arrunta paratu ahalko du Nafarroako Gobernuan, jakinarazpena egin eta hilabeteko epean.
6. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.
7. Foru Agindu hau igortzea ikastetxe interesatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzura, Inbertsio Zerbitzura, Itun, Dirulaguntza eta Beka Atalera, Ikastetxe Atalera, Eskolatze eta Estatistikaren Bulegora, eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegora.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hamaseian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.
Iragarkiaren kodea: A9801499