27. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

180/1998 RBAZPENA, otsailaren 13koa, Nafarroako Emakumearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, FUTURA egitarauari dagozkion zenbait ekintza, Nafarroako 5b helburuko aldean egitekoak, lehiaketa publiko bidez eta prozedura irekiaz, kontratatatzeko baimena ematen duena.

Nafarroako Emakumearen Institutuak lizitaziorako deia egin du aipatu zerbitzua kontratatzeko ondoko baldintza hauei jarraikiz:

Xedea: FUTURA egitarauari dagozkion zenbait ekintza kontratatzea, Nafarroako 5b helburuko aldean egitekoak.

Aurrekontua, osotara: 19.040.000 pezeta (B.E.Z. barne).

Adjudikazio modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

Behin-behineko bermea: 380.800 pezeta.

Egiteko epea: kontratatutako ekintzak 1998ko azaroaren bukaeran bukatuak izanen dira.

Proposamenak: hau argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita 26 egun naturaleko 14:30ak baino lehen, Nafarroako Gobernuaren Lehendakaritza Departamentuko Erregistro Orokorrean, Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2an, edo Nafarroako Emakumearen Institutuko Erregistroan, Lizarra karrika 7, tarteko oina, ezker.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: jendaurrean eginen den ekitaldian, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko seigarren egun baliodunean.

Administrazio klausulen eta klausula teknikoen pleguak enpresa interesatuen eskura daude Nafarroako Emakumearen Institutuko egoitzan (Lizarra karrika, 7, tarteko oina).

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko otsailaren hamazazpian.-Nafarroako Emakumearen Institutuko zuzendari kudeatzailea, Loren Albéniz Ascorbe.

Iragarkiaren kodea: A9801454