27. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

167/1998 EBAZPENA, otsailaren 2koa, Herrilan zuzendariak emana, "Urtasunen (Nafarroa) N-138an gurutzagunea egin eta sestra hobetzeko proiektua" teknikoki onetsi eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena.

Zainketa eta Kudeaketa Teknologikoaren Zerbitzuak bere txostenean jakinarazi du "Urtasunen (Nafarroa) N-138an gurutzagunea egin eta sestra hobetzeko proiektua" prestatu duela.

Zubiritik Eugira doan eta Aldudetik Frantziara jarraitzen duen N-138 errepideak Urtasunetik pasatzerakoan puntu arriskutsu bat du, sestra aldaketa baitago herrian sartzeko bidegurutzean, 60 metrotik beherako ikuspen tartearekin.

Honako hauek dira eginen diren obrak:

1. Errepideko eta Urtasunen sarrerako sestra beheratzea gutxieneko ikuspen tartea hobetzeko, 120 metrokoa izanen baita.

2. Gurutzagunea glorieta zatitu bihurtzea, ezkerralderanzko gurutzatze zuzenak saihesteko.

Galtzadak 7 metroko zabalera izanen du, eta metro bateko bazterbideak. Glorietaren barne erradioa 8 metrokoa izanen da, 7 metroko zabalera duen galtzadarekin.

Dezeleratze erreien luzera 85 metrokoa Iruña-Eugi norabidean eta 65 metro kontrako norabidean.

3. Saigots-Eugi tartea 4 cm-ko errodadura geruza batekin sendotzea, oraingo zoladura irristakorra baita.

Obrak osatzeko harrizko pareta txiki bat eraikiko da, elizaren ondoan txorkoak eta jarlekuak ipiniko dira, bai eta seinaleak eta balizajea ere, eta ukitutako zerbitzuak berrituko dira.

Proiektuan ondasun eta eskubide ukituen zerrenda ere sartzen da.

Hori horrela, Zainketa eta Kudeaketa Teknologikoaren Zerbitzuak txostenean adierazitakoari eta proposaturikoari jarraikiz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 15eko 3077/1996 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Teknikoki onestea "Urtasunen (Nafarroa) N-138an gurutzagunea egin eta sestra hobetzeko proiektua".

2. Proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera ematea.

3. Proiektua eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea hogei egun baliodunetan. Epe horren barrenean nornahik bidezkotzat hartzen dituen ohartarazpen edo alegazioak egin ditzake, baita argitaraturiko zerrendan izan litezkeen akatsak zuzentzeko behar diren datuak idatziz ekarri ere. Horretarako, interesatuek lurzatien planoak eskura izanen dituzte Nafarroako Gobernuaren Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa eta Kudeaketa Teknologikoaren Zerbitzuan eta Esteribarko Udaletxean (Urtasungo Kontzejua).

4. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

5. Foru Agindu hau jakinarazi eta lurzatien plano baten kopia igortzea Esteribarko Udalari (Urtasungo Kontzejua) eta jakinaraztea, halaber, Bide Zerbitzuari (Desjabetzapen Atala) eta Zainketa eta Kudeaketa Teknologikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren bian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

UKITURIKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHAZTUA

URTASUNGO UDALERRIA

1 ESNOZ LANEY, MARIA TERESA URTASUN 327 30 3 HIRILURRA

2 SANTOS ROMERO, SALES URTASUN 48 30 16 HIRILURRA

3 RETA ESNOZ, JUAN ANTONIO URTASUN 80 30 17 EZEZAGUNA

4 ESNOZ LANEY, MARIA TERESA URTASUN 114 30 18 EZEZAGUNA

UKITURIKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHAZTUA ALDI BATEKO OKUPAZIOA

URTASUNGO UDALERRIA

1 ESNOZ LANEY, MARIA TERESA URTASUN 184 30 3 HIRILURRA

2 ITURRI ESAIN, MARIA URTASUN 88 30 14 HIRILURRA

3 SANTOS ROMERO SALES URTASUN 37 30 16 EZEZAGUNA

4 RETA ESNOZ, JUAN ANTONIO URTASUN 39 30 17 EZEZAGUNA

5 ESNOZ LANEY, MARIA TERESA URTASUN 120 30 18 EZEZAGUNA

Iragarkiaren kodea: A9801242