27. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

FORU AGINDUA, 1997ko azaroaren 24koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, "Falces III-ko lurzatien berrantolamenduko bide eta hustubideen sarea" izeneko Proiektuan sarturiko obrak lehiaketa bidez kontratatzea xedatzen duena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak lizitaziorako deia egin du "Falces III-ko lurzatien berrantolamenduko bide eta hustubideen sarea" izeneko Proiektuan sarturiko obrak kontratatzeko, ondoko baldintza orokorrei loturik:

-Kontratuaren xedea: aipatu lanak kontratatzea eta egitea.

-Esleipen modua: lehiaketa.

-Aurrekontua: 449.617.203 pezeta.

-Egiteko epea: hogeita sei (26) hilabete.

-Proposamenen aurkezpena: 1998ko martxoaren 17ko 14:30ak arte, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuan (Urdazubiko monastegia kalea, 28-7. solairua, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan agertzen direnak. Agiriok jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

-Proposamen ekonomikoak irekitzea: 1998ko apirilaren 7ko 10:00etan, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan (Tutera kalea, 20, Iruña).

Proiektua eta administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuan (Urdazubiko monastegia, 28-7. solairua, 9:00etatik 14:00ak arte).

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko azaroaren hogeita lauan.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

PROPOSAMEN EREDUA

........................... J/A-ak, ............ NAN duenak, ..................... enpresaren izenean, helbidea ................... kalean, ... zenbakian duenak, "Falces III-ko lurzatien berrantolamenduko bide eta hustubideen sarea" izeneko Proiektuan sarturiko obrak lehiaketa bidez esleitzeko Nafarroako Gobernuak argitaratutako iragarkia eta kontratazio hori agintzen duten administrazio klausula partikularren plegua ezagutzen dituelarik, hitz ematen du lan horiek adierazitako agiriek ezarritakoa hertsiki betez eginen dituela, ..................... (zenbaki eta letretan) ..... pezetaren truke, BEZa barne, kontrata bidezko exekuzioaren aurrekontuaren ehuneko .......... (letra eta zenbakietan) .......... merkeago.

...............(e)n, 19....(e)ko .....aren ....(e)an.

Enpresa,

Iragarkiaren kodea: A9801649