II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Jarduera sailkatuak
Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen direla ondotik zehazten diren espedienteak, jarduerak ukitutakoek egoki juzkatzen dituzten alegazioak egin ditzaten epe horretan.
Izena: Gerardo Goñi Amatria, Difusora Cultural Cinematográfica ordezkatuz (9800061). Jarduera: zinema aretoa. Tokia: Yamaguchi plaza, 19.
Izena: Dionisio Moral de Pablo (9800070). Jarduera: taberna eta kafetegia. Tokia: Iturrama, 25.
Izena: Fernando Lumbreras Arenal, Ogi-Pan Yori, S.L. ordezkatuz (9800065). Jarduera: okindegia eta kafe- dastalekua. Tokia: Taxoare, 19.
Izena: Juan José González Iturri, elkarte bat ordezkatuz (9800069). Jarduera: errehabilitazio medikorako zentroa. Tokia: Eneko Aritza, 21 behea, gibelaldea.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hogeita hiruan. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.
Iragarkiaren kodea: A9801675