27. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

79/1998 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Ignacio Raúl Matías Maestro jauna, lehiaketaren ondorioz, "Teknologia Elektronikoa" jakintza arloko unibertsitateko irakasle titular izendatzen duena.

Ikusirik, unibertsitateko kidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketa, 1997ko maiatzaren 20ko Ebazpenaz deitua (ekainaren 9ko "E.A.O."a), epaitzeko izendatuta dagoen batzordeak egin duen proposamena eta abuztuaren 25eko 11/1983 Legean, irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuan eta apirilaren 30eko 898/1985 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz,

Unibertsitatearen Erreformari buruzko abuztuaren 25eko 11/1983 Legearen 42. artikuluak eta apirilaren 30eko 898/1985 Errege Dekretuak esleitutako ahalmenak erabiliz, errektoreak ebatzi du Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren Sailari atxikitako "Teknologia Elektronikoa" jakintza arloan, Ignacio Raúl Matías Maestro jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakasle titular izendatzea, indarra duten xedapenen arabera dagozkion ordainsariak jasotzeko eskubidea izanik.

Izendapen honek "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitara eman eta interesatuak lanpostuaz jabetzen denetik aurrera izanen ditu behar diren ondorio guztiak.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren bederatzian.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.

Iragarkiaren kodea: A9801383