156. ALDIZKARIA - 1998ko abenduaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O D O S A

Aldaketen behin betiko onespena ordenantzetan

Udalak indarra duten ordenantza fiskaletan aldaketa egiteko proposamena onetsi zuen, 1999ko urriaren 8an egin osoko bilkuran, 1999ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra har dezaten. Haien azken aldaketa, 1998ko azaroaren 27ko osoko bilkuran egin zen (testu aldatua 1999ko martxoaren 18ko 33. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu zen, asteazkenarekin). Onespenaren iragarkia 1999ko urriaren 26ko 128. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Atzoko egunarekin bukatu zen jendaurreko epea eta ez da inoren erreklamazio, kexa edo oharrik ere jaso, horrenbertzez, aipatu aldaketak behin betikoz onetsirik gelditu dira gaurko egunean eta ondotik ematen da haien testu osoa.

Lodosan, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko abenduaren hamaikan. Alkatea, Fermín Remírez Elías.

Eremu publikoko eta herrilurretako zoro, hegalkin eta zorupeko probetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantza

Tarifen eranskinean, bakar-bakarrik ondoko atal hauek aldatu dira:

1.1. Mahaiak, kadirak eta mahaitxoak: urteko kuota 5.350 pezeta.

1.2. Merkatu ttikiak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean, 205 pezeta. Urteko erreserba, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, 9.715 pezeta.

1.3. Atala honelaxe geldituko da: "Azoka ttikiak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko. Edozein produktu motaren salmenta, besta, erromeria, edo kirol gertakizuna dela-eta baimendutako edozein egunetan, 205 pezeta, egunean edo zatiki bakoitzean."

1.4. Bertze probetxamendu batzuk: bakar-bakarrik aldatu da okupazio iraunkorreko kioskoen tarifaren barrenean, gehienez ere lau metro karratuko azalera dutenetan, prentsa eta liburuei dagokiena, urtean 7.520 pezetakoa eta 3.760 pezeta metro karratu edo zatiki bakoitzeko izanen baita.

Ordenantzaren gainerakoa bere horretan geldituko da.

Udalaren kirol eta kultur instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza

Tarifen eranskinean, bakar-bakarrik atal hauek aldatu dira:

A) Udal igerilekuak:

-Denboraldiko abonua:

16 urtetik goiti: 6.120 pezeta.

Merketua: 4.450 pezeta.

15 urte arte: 3.060 pezeta.

-Hileko abonua:

16 urtetik goiti: 4.450 pezeta.

Merketua: 3.330 pezeta.

15 urte arte: 2.225 pezeta.

-Hamabostaldi naturaleko abonua:

16 urtetik goiti: 3.060 pezeta.

Merketua: 2.500 pezeta.

15 urte arte: 1.530 pezeta.

-Eguneko sarrera: asteguna (astelehenetik ortziralera):

16 urtetik goiti: 385 pezeta.

15 urte arte: 190 pezeta.

-Eguneko sarrera: larunbata, igandea edo jaieguna:

16 urtetik goiti: 660 pezeta.

15 urte arte: 330 pezeta.

B) Udal pilotalekua:

Kantxa erabiltzeagatik, ordu bakoitza: 330 pezeta.

Ordu bakoitza, argien fokoa piztuta: 50 pezeta.

Dutxa erabiltzeagatik, bakoitza: 125 pezeta.

C) Udalaren kiroldegia:

Kantxa erabiltzeagatik, ordu bakoitza, argiak eta dutxak barne: 3.100 pezeta.

Kanpoko frontoian, ordu bakoitza, bi argi multzo erabiliz eta dutxarik gabe: 750 pezeta.

D) Musika Eskola: tarifa hau honelaxe geldituko da: "Ikasgai bakoitzagatik, ikastaro osorako, 35.000 pezeta, salbu eta "Abesbatza" ikasgaia, horren ikastaro osorako prezioa 17.500 pezetakoa izanen baita. Plaza deialdian ordainketa modu berariazkoak ezartzen ahalko dira."

Ordenantzaren gainerakoa bere horretan geldituko da.

Udal hilerrian nitxoak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza

Borzgarren artikuluan ezarritako tarifa 55.500 pezetakoa izanen da.

Ordenantzaren gainerakoa bere horretan geldituko da.

Udal hiltegia erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza

Borzgarren artikuluan ezarritako tarifa 265 pezetakoa izanen da.

Ordenantzaren gainerakoa bere horretan geldituko da.

Iragarkiaren kodea: A9811527