II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
C A P A R R O S O
Jarduera sailkatua
Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Alkatetza honen ebazpen baten bidez lizentzia eman zaiola ondotik aipatzen diren ezaugarriak dituen jarduerari:
Lizentzia eman zen eguna: 1998ko irailaren 10a. Eskatzailea: Granja Dos Hermanas, S.L. Jarduera: jarduera sailkatuen proiektua, bigarren fasea legeztatzea, 4 gune eraikitzea; gune bakoitzak lau eraikin ditu: hiru eraikin zerramentzat eta bat zerrikumeentzat. Tokia: Corraliza de Cruchaga, 16. poligonoko 5 eta 10. lurzatiak, Caparrosoko udal mugapean.
Caparroson, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hamarrean. Alkatea, Pedro Tabar Oneca.
Iragarkiaren kodea: A9811506