154. ALDIZKARIA - 1998ko abenduaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Jesús A. Peralta Olleta. Jarduera: merkataritzako eta zerbitzuetako jarduera (instalazioa). Tokia: Garraioaren Hiria (Imarkoain), 3B-16 lurzatia.

Noain-Elortzibarren, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren bederatzian. Alkate udalburua, B. Juan Oyarzun Biurrun.

Iragarkiaren kodea: a9811473