154. ALDIZKARIA - 1998ko abenduaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 1998ko azaroaren 9koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nekazaritzako Ingeniari Teknikoentzako 3 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 1998ko azaroaren 9an emandako Ebazpenaren bitartez, onetsi egin da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nekazaritzako Ingeniari Teknikoentzako 3 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

1.-Xedea.

Aditzera ematen da Nekazaritzako Ingeniari Teknikoentzako 3 lanpostu huts, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentukoak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Lanpostuek plantilako 2312, 3864 eta 5846 zenbakiak dituzte.

Deialdiaren 11. oinarrian adierazi bezala, lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia eginen da, eta orduan litekeena da goian aipatu lanpostuen ordez beste lanpostu huts batzuk egotea, deialdi honek ukitzen dituen departamentu eta erakunde autonomoetan, barneko lekualdatze prozedurak direla bide, lekualdatze lehiaketa hau ebatzi aurretik hutsik gera litezkeen lanpostuak, hain zuzen ere. Hori horrela xedaturik dago abenduaren 29ko 388/1997 Foru Dekretuan (1998ko otsailaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL, 15 zenbakikoa).

2.-Lanpostu hutsen kopurua handitzea.

Deialdi honetako lanpostu kopurua geroago handitu ahalko da epaimahai kalifikatzaileak lehiatzaileen zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa, deialdia egin duen organoari igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuekin.

Lehiaketa honetan beteko diren lanpostuak ondokoak izanen dira: deialdian bertan hasieratik eskainiak eta, hala badagokio, arestiko lerroaldeak aipatzen duen gehikuntzaren ondoriozkoak, bai eta lehiaketan beste lanpostu bat lortzen duten izangaiek hutsik uzten dituztenak ere.

Lehiaketan lanpostua lortutako izangaiek duten izendapena eta deialdiko postuen izena bat ez datozenean, azken honi egokituko zaio aurreko izena, lanpostu berriaren jabetza hartzen denean. Orobat, dagokionean, lehiaketaren ondorioz hutsik geratu eta berriro lehiatzaileei eskaintzen zaizkien lanpostuen izena aldatu eginen da.

3.-Arau aplikagarriak.

Lehiaketa hau ondoko arauek erregulatuko dute: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren 33. artikulua, lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren II. kapitulua, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak abuztuaren 12an emandako 130/1998 Foru Agindua eta deialdiaren oinarriak.

4.-Betebeharrak.

Indarra duten legezko xedapenekin bat, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi duten izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean hurrengo baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) B maila edo taldekoa izatea.

c) Nekazaritzako Ingeniari Tekniko edo Nekazaritzako Perituarentzako lanpostu baterako izendaturik egotea.

d) Jatorrizko destinoan, urte bete emana izatea, jardunean, bere jabetzako lanpostuan.

Lanpostua gorderik izan gabe, nahitaezko edo borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioek lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu ahalko dute, baldin eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen badituzte, eta, horrela, jarduneko zerbitzuan sartuko dira berriz, lanpostuaren behin betiko adjudikazioarekin.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretu Legegilearen zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa aplikatzeko asmoz, lekualdatze lehiaketa honetan deialdiaren baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartu ahalko dute.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.

5.-Lansariak.

Lekualdatzen diren langileek indarra duten xedapenek esleitzen dieten soldata jasoko dute.

6.-Eskabidea aurkezteko epea eta tokia.

a) Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek eskabide egokia aurkeztu beharko dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokorrean, Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2an, hamabost egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio eta bertan, izangaiek adierazi beharko dute, kasu bakoitzean, eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabidea aurkezteko epea amaitzen den egunean.

b) Orobat, deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztiak frogatzen dituzten agiriak, behar bezala kautotuak, erantsiko dira.

c) Eskabideak aurkezteko ezarritako epea luzaezina izanen da.

7.-Onartuen behin-behineko zerrenda eta erreklamazioak.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua emanen du, adieraziz baztertuek hurrengo bost egun naturaleko epean erreklamazioak egin eta, akatsik izanez gero, horiek zuzentzeko aukera izanen dutela. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak lehiaketa bete gabe dagoela deklaratzen duen ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Erreklamazioak egiteko epea amaiturik eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak baztertuen eta onartuen behin betiko zerrenda onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua emanen du.

8.-Epaimahaiaren osaketa.

Lehiaketa kalifikatzeko Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Gerardo Maestrojuán Sáez Jáuregui jauna, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Ustiategien Eraginkortasuna hobetzeko Ataleko burua.

Ordezkoa: José Luis San Agustín Marco jauna, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritza Ataleko burua.

Mahaikideak:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Langileen Batzordeak izendatutako ordezkari bat.

Ordezkoa: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Langileen Batzordeak izendatutako ordezkari bat.

2. Nazareth Yábar Martínez andrea, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Araubide Juridikoaren Bulegoko burua, idazkari lanetan arituko dena.

Ordezkoa: Marta Alvarez Alonso andrea, Administrazio Publikoaren teknikaria (arlo juridikoa), Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari atxikia.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu eta ondorengo bost eguneko epean eratu behar da epaimahaia.

9.-Merezimenduen kalifikazioa.

Alegatu eta justifikatutako merezimenduak Epaimahaiak kalifikatu eta puntuatuko ditu honako honi atxikitako baremoaren arabera.

Merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta egiaztatuko dira izangai bakoitzak lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.

Epaimahaiak ez du inolaz ere kontutan hartuko alegatu ez den eta agiri bidez egiaztatu ez den merezimendurik, eta ez du emanen merezimenduen atal bakoitzarendako adierazitako puntuazioa baino altuagorik.

Lehiatzaileen puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, Administrazio Publikoetan antzinatasun handiena dutenen aldeko erabakia hartuko da. Horrela ere berdinketak irauten baldin badu, lehiatzaile zaharrenaren alde ebatziko da.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatu ahalko ditu, lehiatzaileek alegatu merezimenduen gainean.

Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, Epaimahaiak argitara emanen du Nafarroako Gobernuko Iragarki Oholean izangai bakoitzak lortutako puntuazioa eta bost eguneko epea irekiko du izangaiek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten oro alega dezaten.

10.-Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.

Erreklamazioak ebatzi ostean, halakorik badago, Epaimahaiak behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta lortutako puntuazioaren arabera ordenatutako izangaien zerrenda igorriko dio Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari, honek behar den ebazpena emanen duelarik hasieran deitutako lanpostuen kopurua handitzeari dagokionez.

11.-Lanpostu hutsen hautaketa.

Lehiatzaileek lortutako puntuazioaren arabera aukeratu ahalko dituzte lanpostu hutsak, horretarako Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian agertuz, adierazten den egunean eta orduan.

Lanpostua hautatzen ez duten lehiatzaileek, behar bezala arrazoituriko kasuetan salbu, lehiaketako lanpostuak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

12.-Lanpostuak esleitu eta jabetza hartzea.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen egokiaren bidez, lehiatzaileei egokitu zaizkien lanpostuak adjudikatu eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua emanen du.

Lehiatzaileek esleitutako lanpostuak hartu beharko dituzte esleipenari buruzko Ebazpena jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturaleko epean, deialdia egin duen organoak Ebazpenean jabetza hartzeko egun bat finkatzen duenean salbu.

13.-Errekurtsoak.

Deialdiaren eta haren oinarrien eta egintzen kontra errekurtso arrunta aurkeztu ahalko da Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazten denetik hasita. Errekurtso arrunta ebazten duen erabakiaren kontra administrazioarekiko auzi- errekurtsoa aurkeztu ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko azaroaren bederatzian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskaera, ................... izateko ..... lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian, ...(e)ko ...... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emandakoan, parte hartzekoa.

1.-Datu pertsonalak

Izen-deiturak:

Noiz eta non jaioa:

N.A.N.: .................

Helbidea:

Etxeko telefonoa: Laneko telefonoa:

2.-Datu administratiboak

a) Egoera administratiboa:

Zer lanpostutarako izendaturik dagoen: .........

Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa

Estatutik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioa

Gizarte Segurantzatik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako langile estatutupekoa

Lan-kontratudun finkoa

Nafarroako Parlamentuko funtzionarioa

Jardunean

Zerbitzu berezietan

Eszedentzia berezian

Borondatezko eszedentzian

Nahitaezko eszedentzian

(X batez markatu dagokion kontzeptua)

b) Egungo destinoa:

Lanpostua:

Jabetza hartzearen eguna:

Departamentua:

Zerbitzua:

Atala:

Bulegoa:

Erakunde autonomoa:

c) Maila edo sailkatze taldea: ............

3.-Izenpetzen duenak adierazten du eskabideak aurkezteko azken egunean eskaturiko baldintza guztiak betetzen dituela.

4.-Eskabideari eransten zaizkion merezimendu alegatuen frogagiriak.

Iruñean, 199...ko ............aren ....(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio Publikoentzat egindako zerbitzuak:

1) Deialdi honetakoak bezalako lanpostueetan edo antzekoetan, edozein Administrazio Publikotan langile finko bezala emandako zerbitzu urte bakoitzeko: puntu bat.

2) Deialdi honetakoak bezalako lanpostuetan edo antzekoetan, edozein Administrazio Publikotan aldi baterako langile bezala emandako zerbitzu urte bakoitzeko: 0,75 puntu.

3) Deialdi honetakoak ez bezalako lanpostuetan, edozein Administrazio Publikotan langile finko bezala emandako zerbitzu urte bakoitzeko: 0,25 puntu.

4) Deialdi honetakoak ez bezalako lanpostuetan, edozein Administrazio Publikotan aldi baterako langile bezala emandako zerbitzu urte bakoitzeko: 0,20 puntu.

Oharrak:

1. Urte kopurua osoa ez bada, zerbitzu aldiko egunei proportzionalki dagokien puntuazioa jarriko zaie izangaiei.

2. a) idazati honetako puntuazio gehienekoa ez da izanen 30 puntu baino gehiagokoa.

3. Lanaldi partzialean emandako zerbitzuen kasuan, dagokien zatia kenduko da.

4. Deialdia argiratatu ondoren emandako zerbitzuak ez dira baloratuko.

5. Funtzionarioak zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian emandako aldiak, hala nola unitate organiko baten burutza edo zuzendaritzan emandakoak, horietan hasi zen egunean zuen lanpostuan emandako zerbitzu gisa baloratuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta Unibertsitateek prestakuntzarako antolatzen dituzten jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo baliokide (10 irakastordu) bakoitzeko, gehienez 7 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroetako irakastorduen frakzioak hainbanatuko dira.

2. Irakastorduen kopurua zehaztu gabe duten ziurtagiriak, kreditu batekoak balira bezala baloratuko dira.

3. Ikasturte bateko iraupena kreditatzen duten agiriak 12 kreditukoak balira bezala baloratuko dira.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko baldintzak betetzen ez dituzten arren, puntuazio berarekin baloratuko dira Administrazioak aginduta edo berak baliozkoturik egiten diren prestakuntza jarduketak, berariaz sartzen direla horietan Administrazio Publikoen Etengabeko Prestakuntzarako Akordioen barruan sindikatuek antolatzen dituztenak.

2) Kongresu edo jardunaldietan txosten edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jasotako lan zientifikoak edo ikerlanak eta aldizkari espezializatuetan argitaratutako lanak: gehienez 2 puntu, Epaimahai kalifikatzaileak baloratu beharrekoak, ondoko irizpide hauen arabera: lana edo jarduera banaka edo taldeka egin den eta kongresua edo argitalpena zein mailatakoa den (tokikoa, herrialdekoa, nazionala edo nazioartekoa).

3) Sektore publikoko prestakuntza jarduketak antolatu eta/edo haietan parte hartzea: gehienez puntu bat, haien iraupenaren arabera Epaimahai kalifikatzaileak baloratu beharrekoak.

b atal osorako oharrak:

1. Atal honen barruan deialdiko lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak baloratuko dira bakarrik.

2. b) atal honetan 10 puntu aterako dira gehienez.

Iragarkiaren kodea: A9810551