II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B A R A Ñ A I N
Zehapenen jakinarazpena
Trafikoari, Bide Segurtasunari eta Motoredun Ibilgailuen Zirkulazioari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
Isuna, irmo egin eta ondoko hamabortz egun balioduneko epearen barnean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu gabe, premiamendu bidez ordainaraziko da.
Zehapen horiek ezartzearen kontra honako errekurtso hauetako bat paratzen ahalko da hautara:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusian dagokion sailari zuzendua, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, zehapena ezarri duen organoari helegitea paratzeko asmoaren berri eman ondotik; edo bertzenaz
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hau ere.
Espedientea: 98383. Jabea: Hernández Jiménez, José Antonio. Matrikula: ES-135347-OO. Tokia: Pedro Bidagor, 7. Eguna: 1998-09-27. Ordua: 18:25. Zenbatekoa: 15.000 pezeta. Arau-haustea: 53.1 BSL, 155. ZEO.
Espedientea: 98411. Jabea: Huidobro Ruiz, Azucena. Matrikula: NA-3691-AT. Tokia: San Esteban, 0. Eguna: 1998-10-08. Ordua: 11:00. Zenbatekoa: 10.000 pezeta. Arau-haustea: 38.3 BSL, 91. ZEO.
Barañainen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko azaroaren hamaseian. Alkatea, Juan Felipe Calderón Blanco
Iragarkiaren kodea: A9810707