154. ALDIZKARIA - 1998ko abenduaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A Ñ A I N

Ebazpen proposamena

30/92 Legearen 59-4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ondoko zerrendan agertzen diren salatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteen ebazpen proposamenaren jakinarazpen publikoa egiten zaie. Espediente horiek Udaltzaingoko Agintaritzak prestatu ditu, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendu Orokorra urratzeagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).

Hamabortz egun balioduneko epean, salatutakoek alegazioak aurkeztu eta haien alde egoki juzkatzen dituzten frogak proposatzen ahalko dituzte.

Halaber, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean isuna ordaintzen ahalko da, ehuneko berrogeita hamar merkeago, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Espedientea: 98375. Jabea: Vázquez Vázquez, Jesús María. Matrikula: NA-8855-V. Arau-haustearen tokia: Kirolen hirib., 0. Eguna: 1998-09-23. Ordua: 9:55. Zenbatekoa: 16.000 pezeta. Arau-haustea: 38.3 BSL, 91.2.m ZEO.

Barañainen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko azaroaren hamaseian. Alkatea, Juan Felipe Calderón Blanco.

Iragarkiaren kodea: A9810705