II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
Z A N G O Z A
Deialdia, kultur koordinatzaile lanpostu bat lan kontratu finkoan oposizio bidez betetzeko
1.-Arau orokorrak.
1.1. Deialdia egiten da Zangozako Udalaren zerbitzuko kultur koordinatzaile lanpostu bat oposizio bidez betetzeko.
1.2. Deialdi honen bidez izendatuko den izangaiak B maila izanen du eta lan kontratudun finkoaren izaera, lanpostuaren jabetza hartzen duen egunetik aurrera.
2.-Deialdiaren xedea.
2.1. Lanpostuaren baldintzak: erdi mailako titulu unibertsitarioa. Hortik gorako titulazioa duen izangai bat izendatuko balitz, lanposturako eskatzen den titulazioari dagozkion lansariak izanen lituzke, ez besterik.
2.2. Betetzeko modua: oposizioa.
2.3. Lanpostu kopurua: bakarra.
2.4. Kontratazioaren araubidea: lan kontratua eta Langileen Estatutuaren araubide orokorraren menpe.
2.5. Kontratuaren iraupea: mugagabea.
2.6. Kontratazioan aurrikusitako baldintzak: urtebeteko probaldia.
3.-Lanpostuaren ezaugarriak.
3.1. Eginkizunak: izendatuak honako alderdi hauen inguruko eginkizunak izanen ditu: ekitaldi soziokulturalak antolatu, egun indarra duten eta etorkizunean antola daitezkeen gizarte eta kultur mailako programak prestatu eta koordinatzea, horien jarraipena egin eta ebaluatzea eta, horietaz gainera, honako hauek:
-Zangozako kultur mugimenduak eta interesak, Korporazioak sustatu edo kudeatuak, zuzendu, koordinatu, gainbegiratu eta ebaluatzea.
-Korporazioaren Kulturako Informazio Batzordearekin elkarlanean aritzea, bertako kultur eta festa jarduerak programatzeko.
-Udalaren kultur eta festa jardueren eta jarduera artistikoen programazioa, sustapena, administrazioa eta kudeantza ekonomiko-administratiboa.
-Zangozako gazteendako prestatu eta gazteen artean egiten diren jardueren eta ekimenen programazioa, sustapena, informazioa, administrazioa eta kudeantza ekonomiko-administratiboa.
-Kultur eta festa jardueretarako aurrekontua kudeatu eta kontrolatzea.
-Kultur ekimen eta eskaintza guzietarako behar den finantzaketa atzematea: esponsorizazioa, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzen izapidaketa...
3.2. Lanaldia zerbitzuaren beharrei egokituko zaie, eta organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.
3.3. Lansariak: lanpostu honen lansariak B mailari dagozkionak izanen dira.
3.4. Gizarte segurantzaren kuota: lan araubidearen arabera dagokiona.
4.-Izangaiek bete beharrekoak:
4.1. Oposizio honetan parte hartu ahal izateko, izangaiek eskabideak aurkezteko azken eguna baino lehen, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
4.2. Europako Batasuneko nazionalitatea izatea.
4.3. Adinez nagusi izatea.
4.4. Unibertsitateko erdi mailako titulua izatea.
4.5. Gidatzeko baimena izatea, B mailakoa bederen.
4.6. Kargu horretan aritzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
4.7. Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo zigortua ez izatea eta Administrazio Publikoaren zerbitzutik baztertu ez izana.
5.-Eskabideak aurkeztea.
5.1. Eskabideak Zangozako Udalaren bulegoetan aurkeztu beharko dira, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta ondoko 30 egun naturaleko epean, azken eguneko arratsaldeko ordu biak baino lehen laneguna bada edo bestela hurrengo lanegunean. Epe hori luzaezina izanen da.
5.2. Eskabideek deialdi honen I. eraskinean azaltzen den ereduaren araberakoak izan beharko dute eta Zangozako Udalaren alkate udalburuari igorri beharko zaizkio.
5.3. Horrekin batera honako agiri hauek bidali beharko dira:
a) N.A.N.aren fotokopia.
b) Eskaturiko tituluaren ziurtagiria edo epe horretan eskuratuko duela adierazten duen agiria.
c) Zin egin edo hitz ematea gainerako baldintzak betetzen dituela.
6.-Izangaien onarpena.
6.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Zangozako Udaleko alkate udalburuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuko du. Argitara eman eta biharamunetik hasita ondoko 10 lanegunetan alegazio eta erreklamazioak aurkezten ahalko dira.
6.2. Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta horiek ebatzi ondotik, Udaleko alkate udalburuak behin betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitara dadin aginduko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda horretan lehenengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua zehaztuko dira.
7.-Epaimahai kalifikatzailea.
7.1. Epaimahaia honako kide titular eta ordezko hauek osatuko dute:
Mahaiburua: Agustín Navallas Echarte jauna, Zangozako Udaleko alkate udalburua.
Ordezkoa: José Daniel Plano Izaguirre jauna, Zangozako Udaleko zinegotzia.
Mahaikidea: Amaya González Ara andrea, Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoko gizarte laguntzailea.
Ordezkoa: Osasun Etxeko gizarte laguntzailea.
Mahaikidea: José Ortega García jauna, Vianako Printzea Erakundeko Kultur Jardueren atalburua.
Ordezkoa: Genoveva Rodríguez andrea, Vianako Printzea Erakundeko Sustapen Sozio-Kulturalaren bulegoburua.
Mahaikidea: Nafarroako Udal bateko koordinatzailea.
Ordezkoa: Nafarroako Udal bateko koordinatzailea.
Mahaikidea: Eugenio Martínez Armendáriz jauna, Zangozako Udaleko langileen ordezkaria.
Ordezkoa: Zangozako Udaleko langileen ordezkaria.
Idazkaria: Zangozako Udaleko idazkaria (botorik gabe).
Ordezkoa: Oibarko Udaleko idazkaria.
7.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, gutxienez, kideen gehiengo absolutua bertan ez badago eta ariketa bakoitzaren puntuazioa bertaratuek emandako puntuazioen batez-bestekoa izanen da.
7.3. Epaimahaiak aholkulari espezialistak ekartzen ahalko ditu, proba guztietarako nahiz batzuetarako.
8.-Oposizioaren garapena.
8.1. Oposizioak bi ariketa izanen ditu:
1. ariketa: proiektua idaztea. Kultur programazioaren proiektu bat idatzi beharko da Epaimahaiaren aurrean, Zangozako egoera sozio-kulturalari eta herriak dituen kultur baliabideei egokitua. Idatzizko proba hau egiteko hiru ordu emanen dira. Ariketa hori irakurri eta defendatu beharko da Epaimahaiaren aurrean eta honek nahi beste argibide eskatu ahal izanen dizkio izangaiari. Ariketa honi 0tik 10erako puntuazioa emanen zaio. Proba honetan 5 puntu lortzen ez dituztenak, deialditik baztertuko dira.
2. ariketa: proba psikoteknikoak, lanpostuaren ezaugarriei egokituak. Ariketa honi 0tik 3rako puntuazioa emanen zaio. Ez da inor bazterturik geldituko.
8.2. Probetarako deialdi bakarra eginen da eta bertara izangai guztiek N.A.N. eraman beharko dute. Probetara aurkezten ez diren izangaiak baztertuko dira.
Lehenbiziko ariketa bukatutakoan eta gehienez ere hamar eguneko epean, Epaimahaiak jendaurrean jarriko du Kontzejuaren iragarki oholean izangaiek lorturiko puntuazioen araberako zerrenda. Horrekin batera jakitera emanen du hurrengo ariketa non eta noiz eginen den, hasi baino 48 ordu lehenago, gutxienez.
9.-Kalifikazioen zerrenda.
9.1. Ariketa guztiak zuzendu ondoren, Epaimahaiak argitara emanen du Herriko Etxeko iragarki oholean izangaiek aldi guztietan lorturiko azken kalifikazioak ematen dituen zerrenda, lorturiko puntuazioaren araberakoa.
9.2. Epaimahaiak Zangozako Udalaren osoko bilkurari igorriko dio azken kalifikazioaren araberako zerrenda eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaiaren kontratazioa proposatuko du. Proposamen hori loteslea izanen da Udalarentzat eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.
9.3. Izendapena eman eta hogeita hamar egun naturaleko epean, izendatuak lanerako gaitasuna duela eta deialdian eskatzen diren gainerako baldintzak betetzen dituela frogatzen duten egiaztagiriak ekarri beharko ditu.
9.4. Proposaturiko izangaiak agiri horiek aurkezten ez baditu ezin izanen da izendatu eta bere hutsunea gainditu dutenen zerrendan hurren-hurrena denak beteko du.
10.-Izendapena eta lanpostuaren jabetza hartzea.
10.1. Zangozako Udalak 9.3. oinarrian ezarritakoa betetzen duena izendatuko du Udal honetako kultur koordinatzaile.
10.2. Izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, izendapena jakitera ematen den egunetik aurrera. Hori eginen ez balu, eskubide guztiak galduko lituzke eta 9.4. atalean adierazi bezala jokatuko litzateke.
11.-Helegiteak.
11.1. Deialdi honen aurka, bere oinarri eta aplikazio egintzen aurka, administrazioarekiko helegitea paratzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusian dagokion Sailean, delako jakinarazpena jaso eta biharamunetik bi hilabeteko epearen barruan edo bestela, horren aurretik eta hala nahi bada, gora jotzeko helegitea Nafarroako Administrazio Auzitegian, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.
Zangozan, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren lauan. Alkate udalburua, Agustín Navallas Echarte.
I. ERASKINA
Eskabide eredua
...................... J/A, adinez nagusia, ........ N.A.N. duena, 19...(e)ko ......aren ..(e)an ...........(e)n (..........) jaio eta ..........(e)ko ............... kaleko ....(e)an, ..... solairuan bizi dena, ....... posta kodea, ......... telefonoa,
Zure aitzinean agertu eta behar den moduan adierazten du:
Zangozako kultur koordinatzaile bat hartzeko deialdian parte hartu nahi duela.
Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela.
Hori guztia dela eta:
Eskatzen du eskabide hau ontzat eman dezazun eta, horren ondorioz, sinatzen duena lanpostu hori betetzeko deialdian parte hartzeko onartu. .............(e)n, 19...(e)ko ........aren ....(e)an.
(Sinatua)
Zangozako Udaleko alkate udalburua.
Iragarkiaren kodea: A9607249