II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
BEINTZA-LABAIEN
Beintza-Labaiengo "Ur eta saneamendurako herriko sarea eta zolatzea" inbertsioko lanak egiteko lehiaketa publikoa, Toki Azpiegituretarako 1998ko Plan Bereziaren barnean
Kontratazio organoa: osoko bilkura.
Mota: lehiaketa publikoa.
Baldintza plegua: 1998ko irailaren 22ko osoko bilkuran onetsi zen lehiaketarako klausula administratibo partikularren plegua.
Xedea: "Beintza-Labaiengo ur eta saneamendurako sarea eta zolatzea" proiektua gauzatzea.
Hasierako prezioa: gehienez ere 130.704.696 pezeta, BEZa barne.
Behin-behineko fidantza: 2.614.094 pezeta.
Eskaeren aurkezpena: Beintza-Labaiengo Udalaren idazkaritzan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 26 egun naturaletan, azken eguneko eguerdiko hamabiak arte. Egun hori larunbata edo igandea bada, hurrengo egun baliodunean akituko da epea.
Aurkeztu beharreko agiriak: kartazal bakar batean, beste bi barrenean dituela, denak lizitatzaileak sinatuta: 1. kartazala: "Agiriak eta erreferentziak", baldintza pleguan adierazitakoak. 2. kartazala: "Proposamen ekonomikoa", ondoko ereduaren araberakoa.
Proposamenak irekitzea: jendaurrean, proposamenak aurkezteko epea akitu eta lehen egun balioduneko eguerdiko hamabietan.
Bertzelako xehetasunak: klausula administratibo partikularren plegua eta priektu teknikoa interesatuen eskura egonen dira, Iruñeko Rubio kopiadendan.
Labaienen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko abenduaren hamaikan. Alkatea, sinadura ulertezina.
PROPOSAMEN EREDUA
Izena: ..............., N.A.N.: ..........., bizilekua: .................., karrika: ........... Berez ez bada, honen izenean: ........ Horren egiaztagiria: ................
Toki Azpiegituretarako 1998ko Plan Bereziaren barnean, "Beintza-Labaiengo ur eta saneamendurako sarea eta zolatzea" proiektua eta obra zuzendaritza lehiaketa publiko bidez kontratatzeko espedientearen berri jakinik, bertan parte hartzen du, eta hitza ematen osorik onartzen duen klausula administratiboen pleguaren arabera eginen duela, diru honen aldera egin ere: ......... (letraz eta zenbakiz) ........., BEZa barne, eta erantsitako agirian zehaztutako aldaketa eta hobekuntzei jarraituz. Orobat, aitortzen du ez duela indarra duen legerian aurreikusitako ezintasun edo bateraezintasunik, eta eskaintzari .... hilabetetan eutsiko diola.
(Data eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: A9811591