154. ALDIZKARIA - 1998ko abenduaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E S A K A

Oihan enkantearen behin betiko esleipena

Udalaren osoko bilkurak, 1998ko abenduaren 4an eginiko bileran, bertzeen artean, honako erabaki hauek hartu zituen:

"Kontratazio mahaikideek sinaturiko aktan adierazitakoaren arabera, azaroaren 25ean Gardelkopagoeta, Telleria, Malkorra eta Eskolamendi parajeetan dagoen lotearen oihan enkantea burutu da. Lote hau 6.914 radiata pinuz osaturik dago, 4.641 metro kubiko zur eta 205 m.k. enbor txiki egiten dutenak. Nafarroako Gobernuko Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko teknikariek eginiko tasazioak 27.970.800 pezetatan baloratzen ditu horiek.

Udalbatzak aho batez erabaki du:

1. Gardelkopagoeta, Telleria, Malkorra eta Eskolamendi parajeetan dagoen oihan lotea Central Forestal, S.A. enpresari esleitzea, hogeita zortzi milioi, bederatziehun eta laurogei mila pezetatan, eta honi, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren %4,5 gehituko zaio.

2. Eginiko esleipena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, Nafarroako Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikuluan xedatutakoa betetzeko."

Lesakan, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko abenduaren hamarrean. Alkatea, José Luis Etxegarai Andueza.

Iragarkiaren kodea: A9811582