154. ALDIZKARIA - 1998ko abenduaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

VILLAMAYOR DE MONJARDIN

1999 urterako karga-tasak

Udalak ondotik ematen diren karga-tasa, indize eta portzentaia hauek finkatzea erabaki zuen, 1999 urterako, 1998ko azaroaren 9an egin osoko bilkuran,

Hirilurraren gaineko kontribuzioa: % 0,25eko karga.

Landalurraren gaineko kontribuzioa: % 0,60ko karga.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 2ko karga exekuzio materialaren aurrekontuaren gainean.

Hirilurren balioaren gaineko zerga: 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentaiak aplikatuko dira.

Espedientea jendaurrean paratuko da hogeita hamar egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, bizilagunek eta interesatu eskubidedunek aztertu eta, behar izanez gero, egoki juzkatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten.

Villamayor de Monjardinen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko azaroaren hogeian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9811519