II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
U R R O T Z
1999ko karga-tasak
Udalak, 1998ko azaroaren 12an egindako osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz:
1.-Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa % 0,17 izanen da.
2.-Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa % 0,15 izanen da.
3.-Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergaren karga-tasa % 2 izanen da.
4.-Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.
5.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/95 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako portzentaia tikienak aplikatuko dira.
Erabaki horiek 1999ko urtarrilaren lehenean hartuko dute indarra.
Erabaki horien aurka honako errekurtso hauetakoren bat paratzen ahal da:
Zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean; edo, bertzenaz, aldez aurretik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epearen barnean.
Urrotzen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko abenduaren hamarrean. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A9811518