154. ALDIZKARIA - 1998ko abenduaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I T Z

1999ko karga-tasak

Udalak, 1998ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen,Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz:

1.-Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa % 0,25 izanen da.

2.-Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa % 0,23 izanen da.

3.-Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergaren karga-tasa % 2 izanen da.

4.-Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

5.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/95 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako portzentaia handienak aplikatuko dira. Karga tasa, ehuneko 20.

Erabaki horiek 1999ko urtarrilaren lehenean hartuko dute indarra.

Erabaki horien aurka honako errekurtso hauetakoren bat paratzen ahal da:

Zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean; edo, bertzenaz, aldez aurretik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epearen barnean.

Oitzen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko abenduaren hamarrean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9811517