II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A R T Z I B A R
1999rako karga-tasak, zabor-tasak eta epaitzen saria
Artziko Udalak, 1998ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzearren, erabaki du:
1.-Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ehuneko 0,23 izanen da.
2.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa ehuneko 2 izanen da.
3.-Jarduera ekonomikoen gaineko zergarako 1 indizea ezarriko da, zergaren kuota txikienaren gainean.
4.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergan, kuotak zehazteko zerga oinarriari aplikatu beharreko tasa ehuneko 8koa izanen da, urteko portzentaia hauen gainean:
1.-1etik 5era bitarteko urte tarteak: 2,2.
2.-10era bitarteko urte tarteak: 2,1.
3.-15era bitarteko urte tarteak: 2,0.
4.-20ra bitarteko urte tarteak: 2,0.
5.-Zaborra biltzeko tarifak ehuneko 2 igotzea.
6.-Epaitza bakoitzeko saria 1.020 pezeta izanen da.
Erabaki honek 1999ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
Erabaki horren aurka administrazioarekiko auzi- errekurtsoa paratzen ahalko da zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epearen barnean; edo, aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epearen barnean.
Artzin, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko abenduaren hamarrean. Alkatea, Alberto Chourraut Salón.
Iragarkiaren kodea: A9811515