154. ALDIZKARIA - 1998ko abenduaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 1998ko azaroaren 9koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Segurtasun eta Osasun Batzordearen eraketa zehazten duena (salbu eta Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbidea eta unibertsitatekoak ez diren irakasleak).

Apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuaren bitartez (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 58. zenbakian argitaratu zen 1998ko maiatzaren 15ean), Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparruan laneko arriskuei aurrea hartzeko arautegia moldatu da. Arautegi horretan lan osasunaren arloan langileen ordezkaritza- eta partehartze-organo jakinak sortzea jaso da, aurreneurrien alorreko ordezkariak eta segurtasun eta osasun batzordeak. Organo horiek, parekatuak eta kolegiatuak, Foru Komunitateko Administrazioaren jardueretan parte hartzeko eta kontsultak egiteko dira; aurreneurriaren arloan diharduten administrazioaren erakunde autonomoetan, bestalde, aurreneurrien alorrean zenbat ordezkari dauden, hainbeste egongo dira administraziokoak.

Aipatu dugun Foru Dekretuko 9. artikuluan, 3. atalean, Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideak, unibertsitatekoak ez diren irakasleek eta Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoen gainontzekoek segurtasun eta osasun batzorde bana izango dutela ezarri da; halaber, 9. artikuluan, Segurtasun eta Osasun batzordeak koordinatzeko Batzordea eratuko dela ezarri da.

Foru Komunitateko administrazioko gainerakoen eta erakunde autonomoen Segurtasun eta Osasun Batzordeari dagokionez (24na ordezkari dituzte administrazioak eta aurreneurrien arlokoak), ordezkaritza organoetako sindikatuek dagoeneko izendatu dituzte aurreneurrien arloko ordezkariak eta orain administrazioak Batzorde horretan izango dituen ordezkariak izendatu behar dira (banaketa proportzionala eta homogeneoa da administrazioan) Batzordea eraturik gera dadin.

Ondorioz, Lehendakaritza eta Barne Kontseilariaren irailaren 25eko 659/1996 Foru Aginduaren bidez eman zaizkidan ahalmenak erabiliz, ondokoa

EBATZI DUT:

1. Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Segurtasun eta Osasun Batzordeko kide (salbu eta Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbidea eta unibertsitatekoak ez diren irakasleak) ondokoak izango dira:

A) Administrazioaren ordezkariak (aldez aurretik Administrazioak berak izendatuak):

1.-Olazarán Iribarren, José, Lehendakaritza eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Barneko Laguntza Teknikorako Zerbitzuko Kudeaketa eta Plangintza Ataleko burua.

2.-Delgado Gómez, Alicia Carola, Antolaketa arloko Goi Teknikaria, Lehendakaritza eta Barne Departamentuko Antolaketa eta Informazio Sistemen Zuzendaritza Nagusiko Informazioaren Antolaketa eta Plangintzarako Zerbitzuko Antolaketa Atalari atxikia.

3.-Platero Castanera, Jose Mª, Programazio burua, Lehendakaritza eta Barne Departamentuko Antolaketa eta Informazio Sistemen Zuzendaritza Nagusiko Zerbitzuak Ikuskatzeko Zerbitzuari atxikia.

4.-Arrieta del Valle, Carlos, Lehendakaritza eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Antolaketa Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen Zerbitzuko zuzendaria.

5.-Eguilaz Gogorza, Gregorio, Lehendakaritza eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Funtzio Publikoaren Antolaketa Zerbitzuko zuzendaria.

6.-Domene Saez, Mª Angeles, Lehendakaritza eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileri Zerbitzuko zuzendaria.

7.-Otamendi Saldise, Miguel Angel, Ekonomi eta Ogasun Departamenduko Ekonomi Zuzendaritza Nagusiko Ondare Zerbitzuko Ondarea Kudeatzeko Atateko burua.

8.-Echavarren Zozaya, Marta, Ekonomi eta Ogasun Departamenduko Ekonomi Zuzendaritza Nagusiko Ondare Zerbitzuko Ondarea Kudeatzeko Atateko Arkitektura eta Kontserbazio Bulegoko burua.

9.-Sucunza Azcona, Julio, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Administrazio eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria.

10.-Apezteguía Bravo, Lorenzo, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Administrazio eta Giza Baliabideen Zerbitzuko Giza Baliabideen Ataleko burua.

11.-Ganuza Sancho, Juan Carlos, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Ataleko burua.

12. Mateo Loperena, Francisco Javier, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko Administrazio Ataleko burua.

13.-Ruano Eneriz, Ricardo, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Zerbitzu Orokorren eta Azpiegituren Ataleko burua.

14.-Ramirez Arana, José Javier, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntza Zerbitzuko Prestakuntza Zentro eta Enplegu Tailerren Ataleko burua.

15.-Aristu Beaumont, Pedro Mª, Erdi Graduko teknikaria sistema informatikoetan (gaur egun eta aldi baterako Zuzenbideko lizentziatu funtzioak egiten dihardu prestakuntza-sustapenaren arloan, Lehendakaritza eta Barne Departamentuko Idazkaritza Teknikoan).

16.-Ugalde Zaratiegui, Pedro, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko idazkari teknikoa).

17.-Huarte Carcar, Alfredo, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria.

18.-Ayerra Lazcano, José María, Osasun Departamentuko idazkari teknikoa.

19.-Fernández Navajas, Ezequiel, Herrila, Garraio eta Komunikazio Departamentuko idazkari teknikoa.

20.-Iziz Elarre, Ana, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Idazkaritza Teknikoko Kontrol Ekonomiko- administratiboaren Ataleko burua.

21.-Pérez García, Miguel Angel, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Idazkaritza Teknikoko Laguntza Juridikoaren eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko burua.

22.-Iriarte Moncayola, Antonio, Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Teknikoko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

23.-Serrano Azcona, Angel, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuko idazkari teknikoa.

24.-Larequi Gorriz, Amaya, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Idazkaritza Teknikoko Kudeaketa Ataleko burua.

B) Aurreneurrien ordezkariak

1.-Donezar Desojo, Justo (AFAPNA).

2.-Peralta López, Ana María (AFAPNA).

3.-Erce López, Mª Sara (AFAPNA).

4.-Zabalza Erviti, Juan Manuel (SPF).

5.-Ganchegui Guisasola, Luis Carlos (CEMSATSE).

6.-Ayesa López, Juan José (CCOO).

7.-Sola Buesa, Andrés (CCOO).

8.-Lasheras Cueva, Mª Josefa (CCOO).

9.-Erburu Elizondo, Fernando (CCOO).

10.-Aranguren Pastor, Juan José (CCOO).

11.-Armendáriz González, Margarita (CCOO).

12.-Miguel Amóztegui, Fermín (ELA).

13.-Juanbeltz Martínez, Mª Rosario (ELA).

14.-Echeverría Aizkorbe, Mª Angeles (ELA).

15.-Barberena del Rio, Teresa (ELA).

16.-Astiz Garay, Ana María (ELA).

17.-Labat Ayerra, José Luis (ASIT).

18.-Zabalegui Garachena, Mª Rosario (LAB).

19.-Aguirrebengoa Bergara, José Javier (LAB).

20.-Asiain Sevilla, Isidro (LAB).

21.-Ardanaz Pena, Ana José (LAB).

22.-Cerrillo Bilbao, Jose Manuel (LAB).

23.-Nadal Fernández, Alberto (LAB).

24.-Iturri Aguirre, Idoia (LAB).

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko da.

3. Ebazpen hau Lan Harremanen Zerbitzuari (Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atala) eta Foru Komunitateko Administrazioaren gainontzeko organoen eta haren erakunde autonomoen Segurtasun eta Osasun Batzordeko kideei jakinaraziko zaie, ondoreak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko azaroaren bederatzian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A9810431