154. ALDIZKARIA - 1998ko abenduaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Obra enkantea

Xedea: "Barbaringo ponpaketa lekua" obrak egitea.

Kontratuaren aurrekontuak 14.362.823 pezeta (BEZa barne) egiten du.

Esleipena prozedura irekian eginen da eta enkantearen bidez (presako tramitearekin).

Behin-behineko fidantza: ez da behar.

Eskaintzak aurkezteko epea hogeita seigarren egun baliodunean bukatuko da, eguerdiko ordu batean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunetik hasita.

Baldintza teknikoen plegua eta klausula ekonomiko administratiboena interesatuen eskura egonen dira, Jurramendiko Mankomunitatearen bulegoetan (Lizarrako Antso Azkarra, 6).

Eskaintzak aurkezteko epea akitu eta seigarren egun baliodunean, jendearen aitzinean irekiko dira eskaintzak eta eginen da esleipenaren proposamena, eguerdiko ordu batean, hain zuzen, Jurramendiko Mankomunitatearen egoitzan.

Enpresaren sailkapena: ez da behar.

Egiteko epea lau hilabetekoa da.

Esleipen hartzailearen kontura izanen da iragarkiak prentsan eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko gastuak.

Klasusula administratiboen pleguaren bukaeran heldu da proposamen ekonomikoaren eredua.

Lizarran, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko abenduaren hamaikan. Mankomunitateburua, Fernando Ederra Díez.

Iragarkiaren kodea: A9811461