II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA
Behin betiko onespena, Ur eta HHS zerbitzuen ordenantza fiskaletako aldaketei
Jurramendiko Mankomunitateak Ur zerbitzuen eta HHSen ordenantza fiskaletako aldaketak onetsi zituen, hasiera batean, 1999ko azaroaren 14an egin Batzarre Nagusi arruntean. Behar den iragarkia azaroaren 16ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturik eta espedientea jendaurrean paraturik, interesatu bakar batek ere ez du alegazio, erreklamazio edo kexarik aurkeztu. Hortaz, bidezko da erabakia behin betikoz onestea, eta hura osorik argitaratzea, T.A.F.L.aren 325 eta 326. artikuluei jarraikiz.
Jurramendiko Mankomunitatearen 1999 urteko ur banaketaren, saneamenduaren eta emandako zerbitzuen tasak arautzen dituen Ordenantza fiskaleko aldaketak
VII. KAPITULUA
Tarifak
7. artikulua.
Tasa bakoitzari dagokion tributu kuotaren kalkulurako, aurreko artikuluan agertzen diren zerga oinarriei aplikatu beharreko tarifak honako hauek dira:
a) Horniduragatiko Kuota finkoa sortuko duen 6. artikuluaren a) atalean ezarritako Zerga Oinarriari:
Kontagailuaren diametroa Pta/lauhilekoan
13 mm 1.262
20 mm 3.279
25 mm 4.770
30 mm 7.788
40 mm 13.853
50 mm 21.642
65 mm 36.240
80 mm 55.417
100 mm 86.594
125 mm 135.127
Urari emandako erabilpena alde batera utzirik, ureztapen edo sutetarako hartuneak direnean salbu. Kasu horietan tarifa izanen da kontagailuaren neurriari dagokionaren % 20 edo kontagailurik ez badago, hodiaren diametroari dagokiona.
b) Saneamenduagatiko Kuota finkoa sortuko duen 6. artikuluaren b) atalean ezarritako Zerga Oinarriari:
Kontagailuaren diametroa Pta/lauhilekoan
13 mm 467
20 mm 1.093
25 mm 1.757
30 mm 2.871
40 mm 5.107
50 mm 7.976
65 mm 13.364
80 mm 20.399
100 mm 31.915
125 mm 49.805
Isuritako urari emandako erabilpena alde batera utzirik.
c) 6. artikuluaren c) atalean ezarritako Zerga Oinarriari, Horniduraren Kuota Aldakorra sortuko duen horri:
-A-1 tarifa: etxeko erabilpenetarako hornidurak, bai Udalek eta Kontzejuek Herriko Etxeetan egindako erabilpenak edo gainerako udal zerbitzuetarakoak ere, edo ongintza zentro eta ikastetxeetan kontratatutako hornidurak: 46,14 pezeta, metro kubiko bakoitzeko.
-A-2 tarifa: industria eta merkataritzako erabilpenak, kontzeptu honetan sartzen dira industria, bulego, lantoki, aisiarako finketako ureztapen eta apainketarako hornidura, militarren eraikinak, obra, granja, bizigarritasun agiririk ez duten eraikinetarako hornidurak eta orokorrean, Lizentzia Fiskala behar duen jarduera ororentzat: 71,46 pezeta, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko.
-A-3 tarifa: Udal eta Kontzejuek bertako kirol instalazio publikoetan dituzten erabilpenetarako kontratatu hornidura: 31 pezeta, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko.
-A-4 tarifa: ureztaketa edo sutetarako lotuneak direnean: 46,14 pezeta, metro kubiko bakoitzeko.
-A-5 tarifa: Udal eta Kontzejuek iturri publikoetan, ureztaketan, apainketa publikoan eginiko erabilpenak: 23,50 pezeta, metro kubiko bakoitzeko.
-A-6 tarifa: kontsumitzaile handiek eginiko hornidurak, lehenbiziko 60.000 m3-tatik aurrera: 29 pezeta, metro kubiko bakoitzeko.
-A-7 tarifa: Mankomunitatean ez dauden Udal edo Kontzejuendako zuzeneko hornidurak: 41,82 pezeta, metro kubiko bakoitzeko.
d) 6. artikuluaren d) atalean ezarritako Zerga Oinarriari, Saneamenduaren Kuota Aldakorra sortuko duen horri:
-S-1 tarifa: A-1en erabilpen berdinak hartzen ditu: 18,18 pezeta, metro kubiko bakoitzeko.
-S-2 tarifa: A-2ren erabilpen berdinak hartzen ditu: 26 pezeta, metro kubiko bakoitzeko. Industri jarduera batek bere industri prozesuan kontsumitzen badu emandako ur horniduraren % 100, tarifa izanen da 0 pezeta metro kubiko bakitzeko.
Mankomunitatekoak ez diren hornidurak direnean, tarifa izanen da 11 pezeta metro kubiko bakoitzeko.
-S-3 tarifa: A-3ren erabilpenak hartzen ditu: 18,18 pezeta, metro kubiko bakoitzeko.
-S-4 tarifa: A-4ren erabilpenak hartzen ditu: 0 pezeta, metro kubiko bakoitzeko.
-S-5 tarifa: A-5en erabilpenak hartzen ditu: 0 pezeta, metro kubiko bakoizeko.
-S-6 tarifa: A-6ren erabilpenak hartzen ditu: 26 pezeta, metro kubiko bakoitzeko.
-S-7 tarifa: A-7ren erabilpenak hartzen ditu: 0 pezeta, metro kubiko bakoitzeko.
e) Zerbitzuko Altagatiko tasa sortuko duen 6. artikuluaren e) atalean ezarritako Zerga Oinarriari:
e-1:
Kontagailuaren diametroa Behin betiko altaren kuota
13 mm 9.293
20 mm 15.608
25 mm 20.812
30 mm 27.716
40 mm 43.657
50 mm 66.334
65 mm 118.327
80 mm 174.147
100 mm 264.905
125 mm 405.927
e-2:
Kontagailuaren diametroa Behin-behineko altaren kuota
13 mm 6.635
20 mm 6.635
25 mm 6.635
30 mm 6.635
40 mm 6.635
50 mm 6.635
65 mm 12.775
80 mm 12.775
100 mm 12.775
125 mm 12.775
Behin-behinekotasuneko lauhileko kuota 4.641 pezetakoa izanen da, kontagailua edozein motatakoa izanik.
e-3:
Etxebizitzetako erabilpenerako kuota bakarra izanen da, 3.788 pezetakoa, eta igo eginen da eskatutako denboraren arabera, beti ere 1.000 pezetakoa izanik aste bakoitzeko.
Industri erabilpenerako kuota bakarra izanen da, 3.788 pezetakoa, eta igo eginen da eskatutako denboraren arabera, beti ere 5.000 pezetakoa izanik aste bakoitzeko.
Onuradun batendako baino gehiagorendako hartune bakarra eskatzen denean, guztiendako 3.788 pezetako tasa bakarraren sortzapena eginen da. Kontsumoko tasa bakoitzari aplikatuko zaio.
f) Horniduraren baldintzen aldaketagatiko tasa sortuko duen 6. artikuluaren f) atalean ezarritako Zerga Oinarriari:
f-1) Kuota finkoa: 10.323 pezeta.
Aurreko zenbatekoa handituko da kuota aldakor batez, kontagailu zaharraren eta jarritako berriaren artean dagoen aldearen araberakoa, behin betiko altagatiko kuotari eta fidantzari dagokiena, beti ere positiboa bada.
f-2) Tarifaren prezioa 0 pezetakoa izanen da.
f-3) Zerbitzu hau burutzeko administrazio lanen kostua 3.000 pezetakoa izanen da.
g) Zerbitzuko hartune edo lotuneagatiko tasa sortuko duen 6. artikuluaren g) atalean ezarritako Zerga Oinarriari:
g-1) Hartune soiletarako (hornidura edo saneamendua): 18.404 pezeta.
g-2) Hartune bikoitzetarako (hornidura eta saneamendua):
Etxebizitza multzoak:
1) Eraikinari lotzeko, banaketa sareari lotzeko baimenagatik eta etxebizitza bakoitzeko: 20.604 pezeta.
2) Etxebizitza bakoitzeko lotunea, obra bukatu ondoren: 5.151 pezeta.
Sustapena edo eraikitzea baldin bada etxebizitza edo negoziorako lokal bakarrarena, g-2 tarifa ere bakarra izanen da eta 25.755 pezetakoa.
Halaber, g-2 tarifa bakarra izanen da etxebizitza ez bada zerbitzuan altan egon azkeneko hamar urteetan.
g-3) Negozio-lokal bakoitzeko lotunea: 25.755 pezeta.
h) Erabiltzailearen kontagailuak konpontzeagatiko tasa sortuko duen 6. artikuluaren h) atalean ezarritako Zerga Oinarriari:
Kontagailuaren diametroa Zenbatekoa
4 a 20 mm 9.090
20 a 25 mm 9.090
25 a 30 mm 9.090
30 a 40 mm 9.090
40 a 50 mm 9.090
50 a 65 mm 33.936
65 a 80 mm 33.936
80 a 100 mm 33.936
100 a 125 mm 33.936
i) Erabiltzaileak hala eskatuta eginiko alferrikako ikuskapenengatiko tasa sortuko duen 6. artikuluaren l) atalean ezarritako Zerga Oinarria; jarduketa hauetan guztietan 5.000 pezeta kobratuko dira, kontagailuen irakurketak berrikusten diren kasuetan salbu, tarifa 1.200 pezetakoa izanen baita.
j) Joan-etorriengatiko tasa sortuko duen 6. artikuluaren j) atalean ezarritako Zerga Oinarriari; jarduketa hauetan guztietan 3.788 pezeta kobratuko dira joan-etorri bakoitzeko.
Instalazio partikularretan gertatzen diren ur-ihes ezkutuak.
Instalazio partikular batean nabarmentzen bada ur- ihesa badela, eta interesatuaren axolagabekeria larriagatik edota nahita egina ez bada, ondoko tarifak aplikatuko dira:
Ur-ihesa, gehienez 100 m3-koa bada, ez da inolako murriztapenik eginen.
Ur-ihesa 100 m3-tik gorakoa eta 300 m3-tik beheitikoa bada, eta ohiko ur kontsumoaren % 50tik gorakoa bada, 100dik goiti erregistratutako metro kubikoak tarifatuko dira, eta ez dira aplikatuko ez saneamenduari dagokiona ez eta arazketaren kanonari dagokiona ere.
Ur-ihesa, 300 m3-tik gorako bada, eta ohiko ur kontsumoaren % 50tik gorakoa bada, 300dik goiti erregistratutako metro kubikoak tarifatuko dira beti ere A-6 motako tarifa aplikatuz.
VIII. KAPITULUA
Tributu kuotak
8. artikulua.
Tasa bakoitzari dagozkion tributu kuotak zerga oinarriari bere tarifa aplikatzearen ondoriozkoak izanen dira.
9. artikulua.
Ondoriozko tributu kuotaren gainean, legeek unean- unean ezartzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko dira, haiek ezartzen dituzten moduan eta baldintzetan.
XII. KAPITULUA
Tasen sortzapena
14. art.
1. 4. artikuluaren a) eta b) ataletan ezarritako tasak Kuota Finkoei dagokien lauhileko bakoitzeko lehenengo egunean sortuko dira, erabiltzaile guztientzat. Kuota horiek ezin izanen dira murriztu ezta hainbanatu ere.
2. 4. artikuluaren c) eta d) ataletan ezarritako tasak ur kontsumoak egiten diren unetik sortuko dira.
3. 4. artikuluaren e), f), g) eta j) ataletan ezarritako tasak sortuko dira zerbitzua emateko eskabide ofiziala egiten den unetik.
4. 4. artikuluaren h), i) eta j) ataletan ezarritako tasak sortuko dira zerbitzu hori egiten den unean.
XIII. KAPITULUA
Ordainarazpena
15. art.
Ordenantza honen bidez erregulatzen diren tasak ondoko arauei jarraituz ordainaraziko dira:
1. 4. artikuluaren a) eta b) ataletan aurreikusten diren tasak, lauhilero sortzen direnak, modu berean ordainaraziko dira.
2. 4. artikuluaren c) eta d) ataletan aurreikusitako tasak lauhilero ordainaraziko dira, aurreko urtean 1.000 m3 baino gehiagoko kontsumoak izan dituzten abonatuendako izan ezik, azken hauen ordainarazpena bihilero eginen baita.
3. 4. artikuluaren e), f), g), h), i) eta j) ataletan aurreikusitako tasak sortzean ordainaraziko dira.
XIV. KAPITULUA
Dirubilketa
16. art.
1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 86. artikuluan aurreikusten denaren arabera, Ordenantza honen 4. artikuluaren a), b), c) eta d) ataletan aurreikusitako tasak aplikatzeagatik ateratzen diren tributu-zorrak "jakinarazpen gabekotzat" hartuko dira.
2. Ordenantza honen 4. artikuluaren a) eta b) ataletan aurreikusitako tasek sortzen dituzten tributu-zorrak, isilbidez jakinarazita daudela ulertuko da:
-Lauhileko bakoitzekoak, urtearen lauhileko naturalaren lehenbiziko egunean.
3. Ordenantza honen 4. artikuluaren c) eta d) ataletan ezarritako tasek sortzen dituzten tributu-zorrak, isilbidez jakinarazita daudela ulertuko da:
-Urtearen lauhileko natural bakoitzean sortutakoak: Urtearen hurrengo lauhileko naturalaren lehenbiziko egunean.
-15.2 artikuluak ukitutako abonatuendako, urteko bihileko bakoitzeko lehen egunean.
4. Artikulu honen 2. eta 3. ataletan xedatutakoa gorabehera eta subjektu pasiboek, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 88. artikuluak xedatu bezala, borondatezko aldian eta errekargurik gabe ordaintzeko duten 30 egun balioduneko epea ziurtatzeko, ordainagiriak ematean administrazioaren atzerapenen bat gertatzen bada, arestian aipatutako epea hasiko da Mankomunitateak, bere Iragarki Oholean azalduko den iragarkiaren bitartez, ordainagiriak eman dituela orori jakinarazi eta biharamunean.
5. e), f), g), h) eta j) ataletan ezarritako tasek sortutako tributu-zorrak jakinaraziko dira zerbitzua eskatu duenari tasaren likidazioa agertzen duen agiri bat emanez.
Hortik aurrera, Ordenantza hauetan jasotako jakinarazpenik gabeko tasetan bezala, 30 egun balioduneko epea hasiko da, borondatezko aldian eta errekargurik gabe ordaintzeko.
4. artikuluaren e), f), g) eta j) ataletan jasotako tasen kasuan, jakinarazpena eginen da zerbitzua eskatzen den unean.
4. artikuluaren h), i) eta k) ataletan jasotako tasen kasuan, jakinarazpena eginen da zerbitzua eman ondotik, postaz zertifikaturik.
6. Borondatezko aldian eta errekargurik gabe ordaintzeko aurreko atalean adierazitako epea ukatu gabe, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 84. artikuluan xedatutakoaren arabera, Ordenantza honen 4. artikuluaren e), f) eta g) ataletan jasotako tasek sortutako tributu-zorrak, behin zerbitzua eskatu duenari behar bezala jakinarazita, eskudirutan utzi beharko ditu Mankomunitatearen Gordailuzaintzan edo horretarako gaitutako banku edo aurrezki bulegoetan. Baldintza hori bete gabe ez da emanen eskatutako zerbitzua.
17. art.
Aurreko artikuluan aurreikusi bezala, borondatezko ordainaldian ordaindu gabe geratutako tributu-zorrak, luzapen epean ordaintzen ahalko dira; %5eko errekarguarekin, lehenbiziko bi hilabeteetan ordainduz gero, eta % 10arekin premiamendu probidentzia igorri aitzibeno denboran, hori guztia Nafarroako 1989ko Aurrekontuei buruzko Legearen 67. artikuluari jarraikiz. Gainera, behar diren korrituak ordaindu beharko dira.
Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, premiamendu-bideari ekinen zaio, Mankomunitateak haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko baimenik eman ez badu.
18. art.
Tributu-zorren ordainketa honela egiten ahalko da:
a) Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboentzat, beraiek adierazten duten banku edo aurrezki entitatean eta kontuan kargatuz.
b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboentzat, Mankomunitatearen diruzaintzan edo honek kobrantzarako gaitu ditzakeen banku edo aurrezki Bulegoetan. Ordainketa kreditu txartela erabiliz ere egiten ahal da.
XV. KAPITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak
19. art.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean aurreikusitakoez gain, aplikagarri dira Jurramendiko Mankomunitatearen Ur Zerbitzuaren Erregelamenduan ezarritako arau-hauste eta zehapenen araubideari buruzko xedapenak.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Lehenbizikoa.-Mankomunitatearen eskuordetzaz ordenantza honek sortutako tasak Mankomunitatearen elkarte kudeatzaileak likidatu, kudeatu, ikuskatu eta bilduko ditu.
Bigarrena.-g-2-2 tarifa, banaketa sareko hartunea 1995eko urtarrilaren 1a baino lehenago egin duten eraikinen kasuan, honakoa izanen da: 25.250 pezeta.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Indarrik gabe geratzen dira, inongo balio eta ondoriorik ez dutela, ordenantza honek indarra hartzen duen unetik aitzina, bere aurka egin eta ezarrita diren lerrun bereko edo txikiagoko xedapen, erregelamendu eta ordenantza guztiak.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza honek mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko urtarrilaren lehenean hartuko du indarra.
199ko aldaketak, HHS zerbitzuari dagozkion ordenantzan
14. art.
Aurreko artikuluan aurreikusi bezala, borondatezko ordainaldian ordaindu gabe geratutako tributu-zorrak, luzapen epean ordaintzen ahalko dira; %5eko errekarguarekin, lehenbiziko bi hilabeteetan ordainduz gero, eta % 10arekin premiamendu probidentzia igorri aitzibeno denboran, hori guztia Nafarroako 1989ko Aurrekontuei buruzko Legearen 67. artikuluari jarraikiz. Gainera, behar diren korrituak ordaindu beharko dira.
Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, premiamendu-bideari ekinen zaio, Mankomunitateak haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko baimenik eman ez badu.
Iragarkiaren kodea: a9811460