154. ALDIZKARIA - 1998ko abenduaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A B A I E N

1999 urterako karga-tasak

Beintza-Labaiengo Udalak, 1998ko urriaren 29an egindako bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia hartu zuen:

"Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, 1999 ekitaldirako ondoko karga- tasak ezartzea erabaki da:

a) Hirilurraren kontribuzioa, karga-tasa: ehuneko 0,20.

b) Landalurraren kontribuzioa, karga-tasa: ehuneko 0,40.

c) Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergaren karga-tasa: ehuneko 2.

d) Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, Toki Ogasunei buruzko Legeko 154. artikuluan xedatutakoa betez, Bat indizea ezarriko zaie zerga horretako tarifetan azaltzen diren gutxieneko kostuei.

e) Hirilurraren balio igoeraren gaineko zerga:

2/1995 Foru Legearen 175. artikuluko 2. idazatian xedatutakoa betez, zerga horretarako ezarritako portzentaietatik gutxienekoa aplikatuko da.

2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan xedatutakoa betez, ehuneko 15eko zerga-tasa aplikatuko zaio zerga horri.

Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan."

Labaienen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren bederatzian. Alkatea, Francisco J. Vertiz Erasun.

Iragarkiaren kodea: A9811458