154. ALDIZKARIA - 1998ko abenduaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A K I L

1999ko ekitaldiko udal tributuak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat, aditzera ematen dira 1999ko udal tributuak, Udalak 1998ko azaroaren 25ean egindako osoko bilkuran onetsiak.

Tasak:

Ondasun higiezinen gaineko zerga: hirilurreko ondasunak: % 0,36; landalurreko ondasunak: % 0,61.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: ehuneko 12 eta 172. artikuluak epe bakoitzerako ezarritako gutxienekoak.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: % 1.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 3.

Ur honiduraren prezio publikoa: etxeko ura, 35 pezeta/metro kubiko; industriako ura, 52 pezeta/metro kubiko; kontadorearen urteko mantenimendu kuota finkoa: 2.835 pezeta; saneamendu kanona eta BEZa: legeak ezarritakoak.

Aldatu den ordenantza fiskala, ur hornidura arautzen duena, jendaurrean paratuko da 30 eguneko epean interesatuek egoki iritzitako erreklamazioak egin ditzaten.

Arakilen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko azaroaren hogeita zazpian. Udalburua, Carlos Iribarren.

Iragarkiaren kodea: A9811457