154. ALDIZKARIA - 1998ko abenduaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Lehiaketa, Azkaraten ura hartu, bideratu eta biltegiratzeko lanak kontratatzeko

Bidea: lehiaketa irekia.

Xedea: Azkaraten ura hartu, bideratu eta biltegiratzeko lanak egitea.

Mota: obra horiek kontrata bidez egiteko aurrekontua 13.270.486 pezetakoa izanen da, BEZa barne.

Proposamenak aurkeztea: Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita sei egun naturaletan.

Behin-behineko fidantza: Baztango udal diruzaintzan 265.410 pezeta, dirutan zein arauzko abala aurkeztuz, ordaindu izanaren ziurtagiria.

Agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan agertzen direnak.

Proposamenak irekitzea: aurkeztutako proposamen ekonomikoak Baztango Balleko Etxean irekiko dira, jendaurrean, eskaintzak aurkezteko azken egunaren ondoko hamargarren egun baliodunean, 13:30etan.

Klausula administratibo partikular eta teknikoen plegua zein obra proiektua lizitatzaileen eskura daude ikusgai, Udalaren bulegoetan, Elizondon.

Baztanen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko abenduaren bederatzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

ESKABIDE EREDUA

Izena

Herria

Helbidea

N.A.N. .........

Berez ez bada, honen izenean

Lehiaketako obra kontratua

Proiektu horren eta klausulaadministratibo partikularren pleguaren berri du, eta hitza ematen du horiek oso-osorik eginen dituela aipatu agirietan ezarritakoari estu lotuz. Eskaintzen duen dirua: ............... (letraz), gehi BEZaren .............. (letraz), guztira .li............... (letraz zein zenbakiz) pezeta.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9811453