II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B A Z T A N
Lehiaketa, Arizkun-Bozaten depositu erregulatzailea egiteko lanak kontratatzeko
Bidea: lehiaketa irekia.
Xedea: Arizkun-Bozaten depositu erregulatzailerako lanak egitea.
Mota: obra horiek kontrata bidez egiteko aurrekontua 10.872.976 pezetakoa izanen da, BEZa barne.
Proposamenak aurkeztea: Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita sei egun naturaletan.
Behin-behineko fidantza: Baztango udal diruzaintzan 217.460 pezeta, dirutan zein arauzko abala aurkeztuz, ordaindu izanaren ziurtagiria.
Agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan agertzen direnak.
Proposamenak irekitzea: aurkeztutako proposamen ekonomikoak Baztango Balleko Etxean irekiko dira, jendaurrean, eskaintzak aurkezteko azken egunaren ondoko hamargarren egun baliodunean, 13:30etan.
Klausula administratibo partikular eta teknikoen plegua zein obra proiektua lizitatzaileen eskura daude ikusgai, Udalaren bulegoetan, Elizondon.
Baztanen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko abenduaren bederatzian. Alkatea, sinadura ulertezina.
ESKABIDE EREDUA
Izena
Herria
Helbidea
N.A.N. ............
Berez ez bada, honen izenean
Lehiaketako obra kontratua
Proiektu horren eta klausulaadministratibo partikularren pleguaren berri du, eta hitza ematen du horiek oso-osorik eginen dituela aipatu agirietan ezarritakoari estu lotuz. Eskaintzen duen dirua: ............... (letraz), gehi BEZaren .............. (letraz), guztira .................. (letraz zein zenbakiz) pezeta.
(Tokia, eguna eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: A9811452